Tapia: Lehentasuna da enpresei zuzeneko eta zeharkako likidezia ematea

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Laguntza-lerro bat aktibatzen ari gara, enpresek, eta bereziki ETE txikiek, telelana egin ahal izateko behar diren baliabide telematikoak txerta ditzaten.

Gure enpresa handiek ezin badiote gutxieneko jarduera bati eutsi, Euskadiko jarduera ekonomiko guztia geldiarazi egiten da. Espero dugu datorren astean jarduerari berriro ekin ahal izatea, beharrezko segurtasun-aktiboekin.
COVID-19 sortzen ari den egoera eta agintari eskudunek hartutako neurriak ikusita, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, SPRIren bitartez, telelana aholkatu eta ezartzeko INPLANTALARIAK zerbitzua jarri du abian, autonomoen eta ETEen eskura, beren etxetik jarduerarekin edo haren zati batekin jarraitzea ahalbidetuko dien teknologiaren erabileran laguntzeko.