Nire Lanbidenetetik ziurtagiriak

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Webgunean "Inskripzio-ziurtagiria" eta "Inskripzio-aldien ziurtagiria" lortzeko aukera gaitu da. Orain arte web bidez baino ezin ziren eskatu, eta gero postaz bidaltzen ziren lan-eskatzailaren etxera.

Nire Lanbideneteko ezkerraldeko menuko "Ziurtagiriak eta txostenak" atalean bi aukera zeuden: "Ziurtagiria eskatu" eta "Ikusi txostena". Aukera horiek desagertu egingo dira eta, gaurtik aurrera, balio ofiziala duten ziurtagiriak webgunetik deskargatu ahal izango dira, "Deskargatu" botoian klik eginda:

Horrek .pdf dokumentu bat sortuko du QR kodearekin eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan baliozkotu ahal izateko bilagailuarekin.