Lanbidek abian jarri du CVa pertsonalizatzeko aukera, lan-eskaintza batean aurrez izena ematen dugunean

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Batzuetan, erabiltzailearen enplegu-eskarian erregistratutako informazio jakin bat ez da interesgarria enplegu-eskaintza zehatz baterako. Hobekuntza berri horri esker, CVa pertsonalizatu ahal izango da izena ematen dugun enplegu-eskaintza bakoitzean.

Pertsonalizazioa gure eskarian erregistratuta daukagun informazioa ezkutatzean datza, baldin eta gure ustez informazio hori ez bada interesgarria inskribatzen ari garen eskaintzarako. Adibidez, eskaintzan eskatutako betekizunekin zerikusirik ez duen lan-prestakuntza edo -esperientzia.

1. PERTSONALIZAZIO PROZESURAKO SARBIDEAK

Izen-ematea hedapenagatik: webgunetik lan-eskaintza batean erregistratzean, curriculuma pertsonalizatzeko eta autoaurkezpeneko testua gehitzeko edo aldatzeko aukera ematen da.

Parekatze bidezko izen-ematea: parekatze batean irten ondoren prest dagoela baieztatzean, curriculuma pertsonalizatu daiteke eta autoaurkezpenaren testua gehitu edo aldatu.

Behin izena emanda, curriculuma kontsultatu edo aldatu ahal izango da, eta autoaurkezpeneko testua gehitu edo aldatu Nire hautagaitzak ataletik, betiere curriculuma bidali aurretik.

 

 2.CURRICULUMA PERTSONALIZATZEKO PROZEDURA

"Curriculuma pertsonalizatu" botoiari emanda, Lanbideren enplegu-eskaeran erregistratuta ditugun datuak ikusteko aukera izango dugu. Esperientzia, ikastaro eta abarren ondoan, informazio hori enpresari bidaliko zaion curriculumean ez sartzea nahi badugu marka dezakegun eremu bat agertzen da.

Ezkutatu nahi ditugun edukien eremuetan klik eginez eta "jarraitu" botoiari emanez, eskaintza zehatzari lotutako pertsonalizatzeko aukerak gordeko dira.

 3. KONTSULTATU ETA ALDATU CV PERTSONALIZATUA NIRE LANBIDENETETIK 

Curriculumaren pertsonalizazioa gorde ondoren, kontsultatu eta aldatu egin dezakezu Nire Lanbidenetetik, "Nire hautagaitzak" menuan. Erabiltzaileak ezkutatzea aukeratu duena berriro kontsultatu eta aldatu ahal izango du curriculuma bidali arte.

Curriculuma pertsonalizatu estekak aukera ematen du adierazitako eskaintzarako curriculumaren pertsonalizazioa kontsultatzeko eta aldatzeko (beti kontsultatu ahal izango da egindako pertsonalizazioa, baina curriculuma oraindik enpresari bidali ez bazaio soilik aldatu ahal izango da). Enpresari CVren .pdf pertsonalizatua bidaliko zaio, eta webgunearen bidez kontsultatzen badu, pertsonalizatua ere ikusiko du.

CVa ikustea estekaren bidez, eskaintza zehatz honetarako enpresari bidaliko zaion CVaren kopia bat deskargatu ahal izango da pdf formatuan.