Helduak alfabetatu eta euskalduntzeko ikastaroak

Argitalpen-data: 

Lanbide.

2020ko uztailaren 20ko EHAAn, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) arteko kudeaketa-aginduari buruzko AKORDIOA argitaratu da, hizkuntza-gaikuntzako euskarazko ikastaroak egiteko dena, Lanbidek antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten langabeei eta lana dutenei zuzendua.

Prestakuntza honetan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda dauden pertsona langabetuek parte hartu dezakete, baldin eta Lanbidek diruz lagundutako edo baimendutako profesionaltasun-egiaztagiriak lortzeko ekintza kualifikatzaileak egiten ari badira, edo, bestela ere, dagokion profesionaltasun-egiaztagiria Lanbidek 2017, 2018 edo 2019. urteetan onartutako diru-laguntzen deialdien esparruan egindako ekintzetan lortu badute.