Euskal autonomia erkidegoko online prestakuntza modalitateko akreditazio eta/eso inskripzioa

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Uztailaren 8 asteazkenetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko kudeaketa-eremuan teleprestakuntza-modalitatean prestakuntza-espezialitateak emateko interesa duten prestakuntza-erakundeek eskabidea aurkeztu ahal izango dute, profesionaltasun-ziurtagirien kasuan, edo profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera bideratuta ez dauden espezialitateetarako jakinarazpenen kasuan.

Eskabidea egiteko prozedura elektronikoa da soilik, formalizatzeko erakundearen ahaldunaren pertsona fisikoaren sinadura digitala erabiliko da.

Erakundearen ahaldunaren sinadura eskatzen duten espedienteei lotutako dokumentazioa digitalki sinatu beharko da. Ez da eskuz idatzitako sinadurarik onartuko, ezta eskaneatutako sinadurarik ere.

Hasierako egiaztapen-eskaerak 3 profesionaltasun-ziurtagirikoak baino ezin izango dira izan.

Estatuko Erregistroan (80-XXXXXX kodea) alta emanda dauden erakundeen profesionaltasun-ziurtagiri berriak sartzeko eskaerak espezialitate bakar batekoak izango dira.