Euskadiko Enpleguaren III. Kongresuak Euskal Enplegu Sistema eraikitzeko oinarriak ezarriko ditu

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Enplegu inklusiboa eta lan-gaitasun berriak, lehendakariordeak inauguratuko dituen saioetan jorratuko diren gaien artean.

Enpleguari buruzko III. Kongresuak enplegu inklusiboan adituak diren pertsonak bilduko ditu ostegun eta ostiral honetan, eragile sozial eta ekonomikoak barne, beren hausnarketak eta ekarpenak egin ditzaten, legealdi honetako erronka nagusietako bat den Euskal Enplegu Sistemaren oinarriak ezartzeko. Jardunaldiak Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak inauguratuko ditu, eta enpleguak berrikuntzaren, elkarrizketaren eta berdintasunaren ikuspegitik dituen erronka guztiei helduko diete; izan ere, horiek izango dira COVID 19ren erronka berriek markatutako Jaurlaritzaren jardunaren ardatz nagusia legegintzaldi honetan.

Perez Barredok azaldu duenez, eraginkortasuna eta efizientzia ardatz izango dituen euskal enplegu sistema berri baten oinarriak ezarri nahi ditu Kongresuak. "Kongresu hau elkarlanerako prozesu baten abiapuntua da, eta gobernantza partekatua izango da nagusi. Gaur egun, eragile publiko askok enplegu-politika aktiboak egiten ditugu. Modu koordinatuan lan egiteko unea da, sinergiak eta baliabideak bateratuz, enplegu gehiago eta hobea sortzeko helburua lortzeko. Horregatik, Kongresurako eta Lan eta Enplegu Sailak egingo dituen jardueren esparru orokorrerako, eragile eta erakunde guztiak izango ditugu. Tokiko enplegu-planak egiteko funtsezkoak izango diren udaletatik, foru-aldundietara eta Espainiako Gobernura. Gizarte-eragileez eta laneratzearen eta gizarteratzearen alde lan egiten duten elkarteez gain ".

Enpleguaren III. Nazioarteko Kongresu hau Euskadiko lan-merkatuarentzat erabakigarria den testuinguru batean kokatzen da, eta Eusko Jaurlaritzak 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategia egiteko abiatu duen gogoeta partekatuaren prozesuaren parte izango da. Legegintzaldi honetan, Eusko Jaurlaritzaren helburuetako bat Enpleguaren Euskal Sistemaren Legea onartzea da. Lege horrek, Enpleguaren Euskal Estrategiarekin batera, hurrengo hamarkadan enplegu-politika aktiboak nola eta norekin egingo diren zehaztuko du. Izan ere, Pérez Barredok azaldu duen bezala, administrazioen arteko lankidetza-eredu batetik gobernantza partekatuko eredu batera igaro behar da, eta eredu horrek, bestearekiko aintzatespenetik eta erakundeen errespetutik abiatuta, enplegu-politiken diseinu bakarra eta betearazpen anitza ahalbidetuko du. Gaur egun, eragile publiko askok enplegu-politika aktiboak egiten ditugu. Modu koordinatuan lan egiteko unea da, sinergiak eta baliabideak bateratuz, enplegu gehiago eta hobea sortzeko helburua lortzeko. Horregatik, Kongresurako eta Lan eta Enplegu Sailak egingo dituen jardueren esparru orokorrerako, eragile eta erakunde guztiak izango ditugu. Tokiko enplegu-planak egiteko funtsezkoak izango diren udaletatik, foru-aldundietara eta Espainiako Gobernura. Gizarte-eragileez eta laneratzearen eta gizarteratzearen alde lan egiten duten elkarteez gain ".

Ildo horretan, kongresu honek espazio bat eskaini nahi du elkarrekin hausnartzeko eta elkarrekin sortzeko ikuspegitik lan egiteko, adostasunak eraikitzeko eta erronka horiei erantzuteko.

Enpleguaren Kongresua, aurreko bi edizioetan ez bezala, berrasmatu egin behar izan da, salbuespenezko testuinguru ekonomiko, sanitario eta sozial batean. Kongresua publiko presentzialik gabe egingo da, osasun segurtasunagatik kendu egingo da beste edizioetan aldi berean egin zen enplegu azoka, eta ekitaldiak segurtasun neurri guztiak izango ditu. Horrez gain, pandemiak eta lan-sektore askorentzat egoera horrek ekarriko duen eredu-aldaketak egungo krisiak enpleguan izango duen eragina neurtzea izango du helburuetako bat. Testuinguru hori dagoeneko eragina izaten ari da enpleguan, eta denbora batez nabarituko da, adituen laguntzarekin, baloratu egingo baita.

Elena Pérez Barredok nabarmendu duenez, Sailak enpleguaren euskal sistemari bultzada eta funtsezko erreforma bat ematea proposatu du, eraginkorra izan dadin, eta Kongresu honen ondorioekin txosten bat egingo da, emaitzak, funtsezko aurkikuntzak eta aztertutako kasuen azterketak jasoko dituena. Dokumentu hori eragile eta erakunde guztiei helaraziko zaie. Ondorioak, gainera, Legebiltzarreko taldeekin partekatuko dira, lehendakariordeak euskal enplegua kontrolatzeko azken osoko bilkuran iragarri zuen bezala, herrialde-ikuspegiarekin eta hamarkada bateko horizontearekin.

Kongresuaren saioak

Enplegu zuzendariak, Alfonso Gurpeguik, II. Kongresuaren ardatz nagusiak zehaztu ditu: Enplegu inklusiboa eta kalitatezkoa sortzea, produkzio-sektoreak berritzea eta digitalizatzea, lan-okupazio eta -eskumen berriak eta ekintzailetzaEnpleguaren III. Nazioarteko Kongresu hau osatzen duten saioek hasiera emango diote Eurofound erakundeko zuzendari exekutibo Juan Menéndez Valdesek aurkeztutako "lan-merkatua ziurgabetasun-garaian" izeneko esparru-txostenari. Europako lan-merkatuaren erradiografia, gabeziak, indarguneak eta Europako enplegu-sistemek garatzen dituzten estrategiak aurkeztuko ditu. Kongresuaren bi jardunaldietan sei eztabaida-mahai egingo dira (2 ostegunean eta 4 ostiralean). Horietan, lehen ponentzia bat izango da, eta, ondoren, solasaldi bat. Bertan, erakundeetako ordezkariek, elkarrizketa sozialeko mahaiko gizarte-eragileek, enplegu-zerbitzuetako profesionalek, unibertsitateko adituek, prestakuntza-zentroetako ordezkariek eta esku-hartze sozialeko hirugarren sektoreko ordezkariek hartuko dute parte.

Kongresuan izena ematea doakoa da eta, orain arte, 420 lagunek eman dute izena bi jardunaldietarako.