Eskaintzak bildu eta erregistratzeko eta hezkuntza-mundutik lan-mundurako trantsizioko erakunde laguntzaileak prestakuntzari buruzko komunikazioa. Lehen Aukera 2020ren deialdia.

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Lehen Aukera 2020ren deialdia (Ebazpena, 2019ko abenduaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko 2020rako laguntzen deialdia argitaratzeko dena. Lehen Aukera programa), eskaintzak bildu eta erregistratzeko eta/edo trantsizio-prozesua kudeatu eta jarraitzeko erakunde laguntzaile izatea eskatzen duten erakundeentzat, prestakuntza-ekintza jakin batzuetara joateko betebeharra ezartzen du 12.6 artikuluan:

Erakunde kolaboratzailea eraginkorra izateko baldintza hau bete beharko da: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko langileek ematen duten prestakuntza-ekintzetara joan beharko dute eta prestakuntza horri onura atera beharko diote erakundeak eskatutako baimena eskuratuko duten pertsona guztiek, horretarako ezarritako egunetan. Horren aurretik, http://www.lanbide.euskadi.eus webgunean prestakuntza-ekintzen tokiak eta ordutegiak argitaratuko dira, baita ekintza horietan parte hartuko duten erakundeen zerrenda ere.

Aurreko puntuan aipatutako prestakuntza-ekintza egin beharrik ez dute izango Lehen Aukera programako aurreko urteetako laguntzen deialdietan enplegu-eskaintzak biltzeko eta erregistratzeko kolaboratzaile izan ziren zentroek, baldin eta egiaztatzen badute prestakuntza jasotako eta, ondorioz, aipatutako deialdi horretan enplegu-eskaintzak biltzeko eta erregistratzeko jarduerak egiteko baimendutako pertsona hori/horiek enpresako plantillan daudela orain ere.

Egungo alarma-egoeran eta horren ondoriozko jardueren murrizketa-egoeran, ezinezkoa da aurreko deialdietan egiten ziren prestakuntza-ekintza presentzialak egitea, eta, beraz, egokiagotzat jotzen da prestakuntza-ekintza presentzialen ordez beste prestakuntza-metodologia bat erabiltzea.

Hori dela eta, orain arte "Lehen Aukera" programari lotutako eskaintzak biltzeko eta erregistratzeko eta/edo trantsizio-prozesua kudeatzeko eta jarraipena egiteko erakunde laguntzaile izateko eskaera egin dutenek edo 2020ko uztailaren 31ra arte eskatzen dutenek eta Deialdiaren 12.2 [i] eta 12.3 [ii] zenbakietan, hurrenez hurren, ez dituzte aurrez aurreko prestakuntza-saioak jasoko; aitzitik, deialdi horretan aurreikusitako ondorioetarako erakunde laguntzailearen izaera ematen duen ebazpena eman aurretik, komunikazio bat jasoko dute prozesu horiek behar bezala egiteko erabiliko diren prestakuntza-jarraibide eta -materialarekin, Lanbidetik lehentasunezko laguntza teknikoa jasotzeko moduarekin batera.

Gainera, lehentasunezko laguntza teknikoa emango zaie erakunde horiei, telefonoz eta posta elektronikoz, bereziki trantsizio-zentroetatik gazteei aurrez aurreko arreta ematen ari diren unerako eta/edo lehen aukeraren eskaintza bat sisteman erregistratzen saiatzeko, eta, horrela, bero-beroan ebatziko dira gertatu beharreko gorabeherak.


[i] 12.2 art.: Halaber, erakunde kolaboratzaile izan daitezke, deialdi honi zehazki lotutako enplegu-eskaintzak biltzeko eta erregistratzeko, EAEko honako erakunde hauek:

  • Unibertsitateak.
  • Lanbide-heziketako ikastetxe publikoak eta pribatu itunduak, bai eta ikastetxe horiek biltzen dituzten elkarteak ere.
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde kolaboratzaileak, 2018-2020ko deialdiko lanerako prestakuntza emateko dirulaguntzen eta 2019-2021eko deialdiko lanerako orientazioa emateko dirulaguntzen onuradun badira.
  • Udalak, mankomunitateak, kuadrillak, tokiko garapenerako agentziak eta Behargintzako zentroak.

[ii] 12.3 art.: 13.5 artikuluan definitutako trantsizio-prozesuaren kudeaketa- eta jarraipen-jarduerak egiteko erakunde laguntzaile izan daitezke unibertsitateak, Lanbide Heziketako ikastetxe publikoak eta pribatu itunduak, bai eta ikastetxe horiek biltzen dituzten elkarteak ere.