Luzatu egiten da laneratze-enpresentzako eta enplegu-zentro berezientzako aparteko laguntzen deialdian diruz lagun daitekeen gehieneko epea, baldin eta Covid-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzearen ondorioz jarduerak etenda edo murriztuta geratu badira. Diruz lagunduko den bigarren epe hori 2020ko uztailaren 1etik abenduaren 31ra artekoa izango da.

Argitalpen-data: 

Lanbide.

"Luzatu egiten da laneratze-enpresentzako eta enplegu-zentro berezientzako aparteko laguntzen deialdian diruz lagun daitekeen gehieneko epea, baldin eta Covid-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzearen ondorioz jarduerak etenda edo murriztuta geratu badira. Diruz lagunduko den bigarren epe hori 2020ko uztailaren 1etik abenduaren 31ra artekoa izango da.

Deialdi horren 3.5 artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz, diruz lagundu daitekeen aldia hasieran ezarritako epean emandako laguntzen onuradun izan diren enplegu-zentro bereziei eta laneratzeko enpresei soilik aplikatuko zaie.

Datuak eta egiaztagiriak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, luzapena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. 2020ko abenduari dagokion dokumentazioa ezin bada aurkeztu horretarako ezarritako epearen barruan, erakunde onuradunek erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dute (eranskinean jasoa), aurkeztutako datuak egiazkoak direla eta egiaztagiriak 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen aurkezteko konpromisoa jasotzen duena.