30+ programak laguntza eskaintzen die enpresei eta autonomoei kontratatzen duten epe luzeko langabe bakoitzeko

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Enpresek nor kontratatuko duten aukeratu ahal izango dute:

- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako eskaintza baten bidez.
- Zuzenean aukeratuta. Pertsona hori kontratatu baino lehen, ezinbestekoa da luzaroko langabea dela egiaztatzen duen txostena eskuratzea.

Enpresak aukeraketa bere kabuz egingo badu, eskura dauka Lanbideren luzaroko langabea dela egiaztatzen duen txostena. Txosten horri esker jakingo du enpresak, kontratazioa egin baino lehen, kontratatu nahi duen pertsonak baldintza hori betetzen duen eta, ondorioz, enpresak kontrataziorako laguntza jaso dezakeen.