Euskal Enplegu Zerbitzua-Lanbidek, Arabako Foru Aldundiarekin duen akordio baten bidez, finantzatzen ditu enplegu anezketen proiektuak, AFAko Enplegu Saiak eta Santa Maria la Real Fundazioak bultzatzen dituztenak, 1 Laudioko udalerrian eta 2 Gasteizko udalerrian.
Langabezian bazaude eta lan bila ari bazara, erdu Laudioko eta Gasteizko enplegu-anezketan parte hartzera.
Zer da proiektu hori?
Xedea da Euskal Enplegu Zerbitzua-Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emandako 15 eta 20 pertsona langabeen arteko 3 lantaldeak sortzea aipatutako udalerri bakoitzean, coach baten koordinaziopean, haien enplegagarritasuna hobetzeko eta elkarlanean lana aktiboki bilatzeko, hala besteren nola norbere konturakoa.
Zein jarduera egingo duzu anezkan?
- Zure curriculuma eguneratzen ikasiko duzu eta benetako hautapen-prozesuetan entrenatuko zara, lan-elkarrizketen simulazioak eginez.
- Komunikazioko eta marka pertsonaleko teknika berriak ezagutuko dituzu, lanpostu batera hobeto aurkeztu ahal izateko.
- Interneten, enplegu-atarietan eta sare sozialetan enplegua bilatzeko erak indartuko dituzu, horiek guztiak behar bezala erabiltzeko tailerrekin
- Elkarrekin, inguruneko enpresen jarraipena egingo duzue, eta enpresok bisitatu egingo dituzue zuen burua profesional gisa ezagutarazteko.
- GUZTIZ DOAKOA
Inskripzioa
Izena eman anezken webgunean:
GASTEIZ II: https://bit.ly/3lin37N
LAUDIO: https://bit.ly/37NPrL3
edo bertaratuta, hiri bakoitzerako adierazitako bulegoetan eskaera aurkeztuz:
Direcciones de contacto
- GASTEIZ
- Ignacio Ellacuría udaltegia
- (Castro Urdiales kalea 12)
- Telefonoa: 94 516 18 60
- Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.
- LAUDIO
- Laudioko Udalaren Toki-garapenaren Agentzia
- ARZA eraikina (Hirugurutzeta kalea)
- TelefonoA: 94 403 49 80 /85
- Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara