Marcos Muro: "Lanbide Sarearen funtzionamenduak hobetu egingo du euskal enplegu-sistemaren gobernamendu-eredua"

Argitalpen-data: 

Lanbide.

  • "Gobernamendu-eredua bi mailatan: enpleguaren eta inklusioaren alde lan egiten duten lurraldeko erakunde publiko eta pribatuekiko elkarlana eta Eusko Jaurlaritzaren, aldundien eta udalen artean"
  • Muro sailburuordeak garapen-agentziak batzen dituen Garapen lanbide-elkartearen Batzar Orokorrean hitz egin du

Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak gaur goizean honako hau nabarmendu du: “Lanbide Sarearen funtzionamenduak hobetu egingo du euskal enplegu-sistemaren gobernamendu-eredua bi mailatan: gobernamendu bertikala enpleguaren eta inklusioaren alde lan egiten duten lurraldeko erakunde publiko eta pribatuekiko elkarlanean, eta gobernamendu horizontala Eusko Jaurlaritzaren eta bere erakundeen, aldundien eta udalen artean”.

“Hala, hitzarmen-eredua garatzen da eta hark aukera ematen du lurraldeko erakundeekin pertsona eta enpresei eman behar dizkiegun zerbitzuak hitzartzeko. Hori guztia eraginkortasunez eta efikaziaz kudeatu behar dugu, bai zerbitzuak, bai prestazioak, eta, horretarako, izapidetzea arindu eta administrazioen arteko elkarreragingarritasuna sendotu eta ekimen bakoitzaren eragina ebaluatu behar dugu, hobekuntza egokiak sartu ahal izateko.  Enpresa eta erakundeekiko esku-hartzeak, azterketa eta prospektiba estrategikoak, digitalizazioak, profilaketa-tresnek pertsonak lanean txertatzeko helburua lortzen lagunduko digute”, esan du Murok.

Muro sailburuordeak garapen-agentziak batzen dituen Garapen lanbide-elkartearen Batzar Orokorrean hitz egin du; agentzia horiek euskal tokiko erakundeek eratzen dituzte, eta gaur goizean batu dira, Zallan, Bizkaian. Fernando Nebreda Garapeneko presidenteak, Ángela Eguia Eudeleko ordezkariak, Gordexolako alkateak eta Juan Ramon Urkijo Zallako alkateak topaketan parte hartu dute. “Erakundeok eraginkortasunez kudeatu behar ditugu prestazioak, eta prest egon behar dugu Estatutik iritsi behar diren beste eskumen batzuk jasotzeko”, esan du Murok.

Marcos Murok azaldu du Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila “araudi-garapena duten prestazioen izapidetzea arintzeko” ari dela lanean, “bai eta administrazioen arteko elkarreragingarritasunerako eta prestazioen kudeaketa pertsonen eta enplegagarritasunaren aurretiko egoeran daudenen lan-aktibazioaren mende jartzeko”.

“Hori Lanbideren arreta-eredu berrian ikusten da, baterako eredua duten bulegoen sarearen bidez, Lanbideren esku hartzeko sistema berriaren bidez, enplegagarritasun-maila edo esklusio-maila zehazteko segmentazio-tresnen gaikuntzaren bidez, profilaketaren bidez, kudeaketako tresna teknologikoen garapenaren aldi baterako aurreikuspenaren bidez eta prestazioak arintzeko araudi-aldaketen bidez”, esan du Marcos Murok.

Sailburuordeak etorkizuneko Euskal Enplegu Sistemaren Legea aipatu du, bai eta Lanbide Enplegu Zerbitzu Publikoaren erreforma ere, eta nabarmendu du Eusko Jaurlaritzaren enplegu-arloko helburuak betetzen ari direla, 2020an langabezia-tasa % 10etik beherakoa izateko, legegintzaldi osoan 58.000 enplegu sustatzeko eta 20.000 gazteri lan-aukera eskaintzeko.

Era berean, Marcos Murok Lanbideren Erreforman eta Modernizazioan ematen diren urratsak zehaztu ditu. “Enpleguaren eta politika aktiboen transferentzia 2010eko abendukoa da: azken autonomia-erkidegoa izan gara eta horregatik gure helburua da gure lurraldearen beharrei erantzuten dien berezko zerbitzu-eredua finkatzea. Lanbide 2011n sortu zen, eta, 2012an, diru-sarrerak bermatzeko errenta izenez ezagutzen den laguntzaren kudeatzaile bilakatu ginen. Laguntza hori enplegu-zerbitzu batetik kudeatzen duen erkidego bakarra gara, eta eskubide bikoitza eskaintzen dugu:  laguntza ekonomikoa eta inklusioa”.

“Dagoeneko eskualde bakoitzean agente laguntzaileen mapa bat egin dugu eta beste pilotu bat Goierri eta Sestaoko eskualdeetan, erakundeen profila aztertu eta erakunde laguntzaile bakoitzaren ezaugarri zehatzagoak izateko”, esan du Murok.