Eusko Jaurlaritzak 4.0 Industriarako laguntza-programa berria zabalduko du azaroaren 5an

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Eusko Jaurlaritzak, SPRI enpresen garapenerako agentziaren bitartez, Renove 4.0 Industria programa berria zabalduko du azaroaren 5an, industria-iraultza berria deritzoneko proiektuetarako makineria eta ekipamendu aurreratuaren erosketa sustatzeko. Ekimenak 4 milioi euroko aurrekontua du eta dirulaguntzen gehienezko zenbatekoa 100.000 eurokoa izango da enpresa bakoitzeko.

Laguntzak beren-beregi zuzenduko zaizkie industria inguruneetan eraldaketa digitala errazteko erabiltzen diren digitalizazio-maila handiko gailuei, baldin eta ekoizpen-prozesuen ikuspegitik ingurune horiek erabat konektatuta, seguru, automatizatuta eta optimizatuta badaude, betiere baliabideen nahiz energiaren kontsumoari dagokion erabateko eraginkortasunari eutsiz eta ingurumenari zor zaion iraunkortasun-maila altua segurtatuz.