Datorren asteartean, azaroak 12, Lanbidek Zaramagako bulegoa inauguratuko du

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Lanbidek, datorren asteartean, azaroak 12, Zaramaga auzoko bulegoak irekiko ditu  hiritarrentzat (  Gamarrako Atea 1). Irekitze hori Lanbide modernizatzeko eta hobetzeko planaren barruan kokatzen da, zeinak zerbitzu hurbilagoak, indibidualizatuagoak eta integralagoak jasotzen baititu.

Gamarrako Ateko lokal berriek (Deba eraikina) Lanbideren Gasteizko azpiegituren mapa osatuko dute; joan den hilaren erdialdean Salburuan hasi zena, eta, ondoren, Zabalganan.

Hiru instalazio berriak (Salburua, Zabalgana eta Zaramaga) gehituko zaizkio Euskal Enplegu Zerbitzuak Zumakadi pasealekuan (17-19) duen bulegoari. Zumakadiko bulego horrek ez du aldaketa fisikorik izango; baina bai aldatuko dituela artatuko dituen posta-kodeak .

Horrela, datorren astetik aurrera, Zerbitzu Zentraletako eraikinaz gain, Lanbidek lau bulego izango ditu Gasteizen jendeari arreta emateko.

Zaramagako bulego berriak  posta-kode hauek dituzten hiritarrak artatuko ditu:

01009, 01012, 01013, 01195, 01213, 01214, 01220, 01230, 01420, 01423, 01426, 01427, 01428, 01430 eta 01439.

Beraz, asteartetik aurrera,  hiritar horiek guztiek Gamarrako Atea kaleko 1 zenbakian dauden bulegoetara  joan beharko dute, gestioak egiteko.

Lanbideren egoitza berriak zerbitzuak emango dizkie bai herritarrei (enplegu-eskatzaile gisa alta ematea, enplegu-eskaintzetan izena ematea, profesionaltasun-ziurtagiriak, diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) …), bai enpresei (Informazioa eta aholkularitza; Kontratazioa,  bitartekaritza eta GGBBen kudeaketa; Prestakuntza eta kualifikazioa; eta Enplegurako, autoenplegurako eta ekintzailetarako laguntzak). 

Gainerako bulegoetan bezala, jendaurreko arreta astelehenetik ostiralera emango da, 8:30etik 14:00etara (urritik maiatzera) eta 8:30etik 13:30era (ekainetik irailera).