BIME PRO Campus, musikaren industriari lotutako prestakuntza-programa aurreratua

Argitalpen-data: 

Lanbide.

  • Lortu ezazu BIME PRO edo BIME PRO+LIVErako sarrera prezio erdian! Horretarako, 2019ko urriaren 30ean, 31n eta azaroaren 1ean BECen egingo den Campus programan parte hartu behar duzu. (Bilbo).

BIME PRO Campus ikastaro trinkoa da, bereziki diseinatu dena musikaren industriari eta sormenezko industriei lotutako gaietan sakondu nahi duten eta sektoreko profesionalekin harremanetan egon nahi duten ikasleentzat.

Besteak beste, honako gai hauek jorratuko dira:musikaren marketina, Big Data eta pribatutasuna, markak komunikabide gisa, musikari buruzko kazetaritza edo booking-aren mundua.

3 jardunaldietan zehar, saio teorikoetan eta aztertzeko kasuetan, nazio mailako profesionalak egongo dira, besteak beste: Joe Pérez-Orive (Live Nation), Ramiro Mc Tersse (La Hora Musa), Domingo Olivo de Miguel (Sony Music Entertaiment), Eva F. Cortés (VICE), Marcos García (Ayuken Management), Manuel Ángel López Pérez (Sympathy for the Lawyer) eta Alex Rayón (Deustuko Unibertsitatea).

Hitzaldiak eta konferentzia espezializatuak egongo dira programan, baina, horrez gainbisita gidatuak egingo dira BIME LIVE jaialdiaren eta BIME CITY jaialdi hiritarraren muntatzera eta produkziora.

Prestakuntzaren azken egunean diploma bat emango zaie gutxienez jardueraren % 80an parte hartu duten ikasle guztiei, bertaratu direla egiaztatzeko eta, PRO+LIVE bonoa baldin badute, azaroaren 1ean eta 2an egingo den BIME LIVE jaialdira sartu ahal izateko. Bi egunetan zehar musika onena biziko da, Jamiroquai, Kraftwerk 3D, Roísín Murphy, Carolina Durante eta Amaia bezalako artistekin.

Ostatua behar baduzu, Bilboko ostatuekin akordioak egin ditugu, dena prest izan dezazun. Kontsultatu eskaintza osoa gure webean (bonoa + ostaturako esteka)

Gainera, bonoa erosten baduzu % 30eko deskontua irabazi dezakezu RENFEren txarteletan.

BIME PRO Campus antolatzen lagundu dute Eusko Jaurlaritzak, Lanbidek, Eures-ek.