5.490 pertsonek bisitatu dute Merkalan, Enplegurako eta Heziketarako Azoka

Argitalpen-data: 

Lanbide.

  • Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak antolatu du. 5.000 elkarrizketa; 4.991 Curriculum vitae aurkeztu dira
  • Borja Belandia: “Lanbidek modu praktikoan eta erreferentzialean kudeatu du enpleguko laguntza- eta aholkularitza-ildoa

5.490 pertsonak, pasa den urriaren 21ean eta 22an, Merkalan Enplegurako eta Heziketarako I. Azokak Eusko Jaurlaritzak Donostia-San Sebastiango Kursaal biltzar-jauregian antolatutako Enpleguaren Nazioarteko II. Kongresuaren barruan izan zituen enpresako eta enplegu-sustapeneko standak bisitatu dituzte.

Borja Belandia Lanbideko zuzendariaren iritziz, “Merkalan Enplegurako eta Heziketarako I. Azoka, Enpleguaren Nazioarteko II. Kongresuaren barruan, erabat positiboa izan da, helburuak gainditu baititugu. Garrantzitsuena enplegu-eskatzaileen eta enpresa eskaintzaileen artean ireki dugun harrena-kanal zuzena da. Langabeek eta beren lana hobetu nahi duten beste askok parte hartu dute.  Gainera, Lanbide bertan izan da, modu praktikoan eta erreferentzialean, bere enpleguko laguntza- eta aholkularitza-ildoarekin"

Hainbat kualifikaziotako enpleguak eskaintzen zituzten enpresen ehun bat standek 754 elkarrizketa erregistratu zituzten, aurretiko hitzorduarekin, eta, agendatik kanpo, beste 3.981 elkarrizketa egin ziren; izan ere, enpresa erakusketariek pertsona bat baino gehiago eraman zuten elkarrizketak egitera. Beraz, haiek interesdunei arreta emateko zeuzkaten aukerak nabarmen areagotu ziren.

Lanbide-talde bakoitzeko ehunekoa honako hau izan da: trebakuntzarik gabeko eskaintzetarako, % 7,08; operadore, makinen instalatzaileentzat eta muntatzaileentzat, % 3,75; industrian eta eraikuntzan trebatutako postuetarako, % 10,83; lehen mailako sektorearekin lotutako eskaintzetarako, % 0,42; ostalaritzako, merkataritzako, segurtasuneko eta beste zerbitzu pertsonal batzuetako sektoreekin lotutako postuen eskaintzetarako, % 14,17; administrazio-mailako enpleguetarako, % 48,33; goi eta erdi mailako tituludunentzako postuetarako, % 17,50, eta goi-mailako tituludunentzako postuetarako, % 37,50.

Datorren urtean, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak antolatuko dituen Enpleguaren Nazioarteko III. Kongresua eta Enplegurako eta Heziketarako II. Azoka Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dira; iaz, Vitoria-Gasteizen antolatu ziren. Merkalan Azokan parte hartu duten 5.490 pertsonez gainera, beste 200 pertsona inguruk jarraitu zituzten nazioarteko espezialistek biltzar-aretoan Europako enpleguaren etorkizunari buruz eman zituzten hitzaldiak.