Argitalpen-data: 2017/02/21

II. Ekintzailetza, Bizitza eta Iraunkortasuna jardunaldiak

Lanbide.

Nola burutu epe ertain eta luzerako ibilbidea izango duen ekintzailetza-proiektu bat, aldi berean bideragarria eta iraunkorra izango dena, bizitza erdian jarriz?

Erronka horretara gerturatzeko, DEMAtik eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailetik, ekintzailetza inklusiboa, ahalduntzailea eta eraldatzailea, eta hartuko duen lurraldearekin konprometitua, sortzen lagunduko duen jardunaldia proposatu da. Ekintzailetza bideragarria, aberatsa eta anitza, ekintzaileen zein haien ekimenen ongizatea eta iraunkortasuna ahalbidetuko duena, bizitza-plana eta negozio-plana maila berean txertatuz.

Horretarako, jardunaldiak, agente ezberdinen arteko topaketa, hausnarketa eta proposamenetarako gune izan nahi du, gaur egungo ekintzailetzaren ekosistema hobetzen lagunduko duten esperientziak partekatu nahi dutenentzat. Ekosistema horrek gure sasoiko erronka sozioekonomiko handietako asko partekatzen ditu: ekoizpen-ereduen eraldaketa, lehiakortasuna eta lankidetza, tokikoaren eta globalaren arteko harremana, aukera-berdintasuna, kolektibo ahulenen integrazioa, ingurumenaren degradazioa,etb.

 

EGITARAUA ETA IZENA EMAN