Argitalpen-data: 2015/12/30
Ebazpen honen bidez, 2016. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta erakunde pribatuei diru-laguntzak emateko deialdia egin eta diru-laguntza horiek arautzen dira, aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko
Lanbide.
Gaur egun, zeinahi enpresak jar ditzake abian emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna diagnostikatzeko prozesua eta berdintasunerako plan bat prestatzekoa. Horretarako, enpresei eta erakundeei zuzendutako diru-laguntza deialdia zabaltzen dugu urtero, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren inguruko diagnostikoa eta berdintasun plana prestatzen lagunduko dien aholkularitza-enpresa homologatua kontrata dezaten.
Deialdiaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira:
- Zuzenean edo zeharka konplitzen dituzten enpresa eta erakunde pribatuek eska ditzakete laguntzak.
- Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta egotea.
- Gutxienez 10 langile eta gehienez 250 izatea
- 105/2004 Dekretuaren itzalpean, aholkularitza-enpresa homologatu baten laguntza teknikoa kontratatuta edukitzea edo kontratatzeko konpromisoa hartzea.