30+ programa

Enpresek kontratatu beharreko pertsonak hautatu ahal izango dituzte:

Lanbidek kudeatutako eskaintza baten bidez.

Enpresak enplegu-eskaintzaren kudeaketa bat aurkezten badu Lanbiden (ez du hautaketa bere bitartekoekin egiten), ez da beharrezkoa izango"Luzaroko langabe-izaera betetzeari buruzko txostena" lortzea edo aurkeztea.

Hautaketa zuzenean eginez

Kasu horretan, kontratatu beharreko edo kontratatutako pertsonak "Luzaroko langabe-izaera betetzeari buruzko txostena" emango dio enpresari.
Txosten horren bidez, enpresak jakin dezake, kontratazioa egin aurretik, kontratatu nahi duen pertsonak baldintza hori betetzen duen eta, ondorioz, enpresak kontrataziorako laguntza lor dezakeen.

Nola lortu txostena?

  • Pertsonak berak lortzen du, kontratatu aurretik, gure web-orrian “Nire Lanbidenet”-en sartuz edo bere Enplegu Bulegoan. Kontuan izan erreferentzia-data lan-harremana hasi aurreko egunekoa izan behar dela..
  • Langileak enpresari emango dio, laguntza-eskaerarekin batera aurkez dezan.

Egiten den hautaketa-prozesua dena delakoa izanda ere, kontratatuko diren pertsonek beren enplegu-eskaera alta-egoeran eduki behar dute kontratuaren hasiera-data arte.
_____

Diruz lagundu daitekeen zenbatekoa*

Lan-kontratua mugagabea edo aldi baterakoa izan daiteke; iraupena, 6 hilabete gutxienez; eta lanaldia, osoa edo partziala, baina, betiere, ezarritako lanaldiaren % 70ekoa gutxienez. Dirulaguntzak 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera sinatutako eta hasitako lan-kontratuei aplikatuko zaizkie, betiere deialdian ezarritako baldintza eta betekizunetara egokitzen badira.

Kontratatutako pertsonaren lanbide-profilera egokitutako lanpostuak kontratatu beharko dira, hau da, bere ikasketa- edo prestakuntza-mailara eta/edo lanbide-esperientziara, eta ikasketa- edo prestakuntza-maila horri dagokion deialdian eskatzen den gutxieneko ordainsari gordinaren baldintza bete beharko du.

Dirulaguntzaren zenbatekoa titulazioaren arabera eta kontratuaren iraupenaren arabera aldatzen da; hala, unibertsitate-titulua duen pertsona bati lanaldi osoko kontratu mugagabea egiteagatik 14.150 euroko diru-laguntza jasoko da.

Gainera, honako baldintza hauek betetzen badira, laguntza handiagoa jasoko da luzaroan lanik gabe dauden pertsonak kontratatzeagatik:

  • Emakumeak edo/eta gutxienez 45 urte dituzten pertsonak kontratatzen badira. (+ % 15)
  • 2022. edo 2023. urtean kontratatzeko konpromisoa duen prestakuntza-ekintza bat amaitu duten pertsonak badira. (Kontratua mugagabea bada eta lanaldiaren % 70ekoa bada). (+ % 10)
  • Aurreko bi baldintzak betetzen dituzten pertsonak badira. (+%20)

Ez dira diruz lagunduko ikas-ekinezko heziketa-kontratuak, aldizkako kontratu finkoak, ezta aldi baterako laneko enpresek langileekin egindako kontratuak enpresa erabiltzaile bati lagatzeko ere.

*deialdiaren oinarriak kontsultatu.

Epea: 2023/10/13 arte

Informazio gehiago: