2021-12-31 eta 2022-03-30 arteko iraupen mugatuko kontratuei buruz ohiko galderak
2022-03-30etik aurrera, lan-kontratua mugagabetzat joko da, hau da, ohiko kontratu mugagabearen erabilera orokortu egingo da.
Aldi baterako modalitateak aldatu egingo dira, desagertuko egingo baita obra edo zerbitzu jakin baten ziozko kontratua eta indarrean jarriko baitira aldi baterako kontratuen modalitate hauek:
- Iraupen mugatuko kontratuak:
- Iraupen mugatuko lan-kontratuak ekoizpenaren ziozko inguruabarrengatik.
- Iraupen mugatuko kontratuak langilea ordezkatzeagatik.
- Heziketa-kontratuak:
- Besteren konturako lan ordaindua duen ikas-ekinezko heziketa-kontratua.
- Ikasketa-mailari egokitutako lanbide-trebakuntza eskuratzeko heziketa-kontratua.
- Kontratu finko etena.
2022-03-31tik aurrera, ezingo da obra edo zerbitzuen kontraturik egin, lan-erreformarekin figura horiek desagertu egingo baitira. Iraupen mugatuko lan-kontratuak soilik egin ahal izango dira ekoizpenaren ziozko inguruabarrengatik edo langilea ordezkatzeagatik.
Enplegu Zerbitzu Publikoak iraupen mugatuko kontratu-eredu berri bat sortu du, enpleguko dirulaguntza-programei lotuta, “okupagarritasuna eta laneratzea hobetzeko kontratua” izenekoa, 405 eta 505 kodeekin.
Bai, 2021-12-31 eta 2022-03-30 artean, iraupen mugatuko kontratuak egin ahalko dira, obrako kontratuak edo aldi baterako kontratuak izanda ere. Izan ere, kontratu horiek indarrean jarraituko dute, eta 32/2021 ELDren lan-erreforma aurreko araudia bete beharko dute. Hala ere, horien iraupena ezin izango da sei hilabetetik gorakoa izan.
Kontratua sinatzen denetik hasten da zenbaketa. Hala, kontratu-modalitate zaharren pean kontratatzeko aukera dagoen hiru hilabeteko behin behineko epea kontratua sinatzen den unetik hasiko da zenbatzen; ondorioz, kontratu horien gehieneko iraupena 2022-09-30era bitartekoa izango da.
2021-12-31 baino lehen egin diren eta data horretan indarrean dauden kontratuei kontratua egiteko unean indarrean den legedia aplikatuko zaie, hau da, 32/2021 ELDren aurrekoa. Kontratu horiek beren gehieneko iraupenera heltzean amaituko dira.
2021-12-31 baino lehen formalizatutako kontratua bere gehieneko iraupenera arte luzatu daiteke.
Bai, 32/2021 Errege Lege-dekretuaren 3. xedapen iragankorraren arabera, kontratua egiten den unean legez ezarrita dagoen gehieneko iraupenera arte luzatu daiteke.
Kontratuak lan-erreforma aurreko Langileen Estatutuaren 15. artikuluaren idazkuntza jarraituko du, eta haren iraupena ezin izango da sei hilabetetik gorakoa izan. 2022-01-10ean aldi baterako kontratu bat formalizatzen bada, adibidez, haren iraupena 2022-06-09ra artekoa izango da.
Lan-erreformaren 32/2021 ELDk ez du halakorik zehazten; horren ordez, kontratuen indarraldia lan-erreforma aurretik ezarritako gehieneko iraupenera mugatzen du.
Bai, beren kontratuak iraungi daitezke. Hala ere, iraupenerako –hitzartutako denboraren eta obraren amaiera– arauz ezarritako baldintzak betetzen ez badira, iraungipena bidegabeko kaleratzetzat jo ahalko da, langileak salatzen badu.
2022-03-31tik, iraupen mugatuko kontratuak soilik honako modalitate hauetan egin ahalko dira:
- Ekoizpenaren ziozko inguruabarrengatik (Langileen Estatutuaren 15.2 artikulua, 32/2021 ELDren bidez erreformatua).
- Langilearen ordezkapenagatik (Langileen Estatutuaren 15.3 artikulua, 32/2021 ELDren bidez erreformatua).
Data horretatik aurrera, ekoizpenaren ziozko inguruabarrengatiko iraupen mugatuko kontratuak aurreko ekoizpenaren ziozko inguruabarrengatiko aldi baterako kontratua ordezkatuko du. Ekoizpenaren ziozko inguruabarren ondoriozko aldi baterako eta ezusteko igoera bat dagoenean eta horrek, behin-behinean, enplegu egonkorrean desoreka sortzen duenean soilik aplikatuko da kontratu hori.
2022-03-31tik indarrean diren ekoizpenaren ziozko inguruabarrengatiko iraupen mugatuko kontratuen gehieneko iraupena sei hilabetekoa da. Eta hitzarmen kolektiboak hala baimentzen badu, gehieneko iraupena hamabi hilabetekoa izan ahalko da.
Kontratuaren iraupena legez ezarritako gehieneko muga edo hitzarmenez ezarritako muga baino laburragoa bada, luzatu ahal izango da, baina behin bakarrik. Dena den, kontratuak ezin izango du gehieneko muga baino gehiago iraun.