Zer dira profesionaltasun-ziurtagiriak

Profesionaltasun-ziurtagiriak lan-administrazioaren eremuan lanbide-kualifikazioak ofizialki egiaztatzeko tresnak dira. Ziurtagiri horiek izaera ofiziala eta balioa dute Estatu osoan, eta laneko jarduera baterako prestakuntza ematen duten gaitasun profesional guztiak egiaztatzen dituzte.

A) Profesionaltasun-ziurtagirien bilatzailea

Profesionaltasun-ziurtagiriak lanbide-familietan antolatzen dira, eta familia horietan hainbat arlo eta maila bereizten dira. Horrenbestez, 26 lanbide-familia definitu dira, eta hiru kualifikazio-maila, lan-jarduera bakoitzerako behar diren ezagutzak, ekimena, autonomia eta erantzukizuna zer mailakoak diren kontuan hartuta.

Jakin zer ziurtagiri dauden lotuta zure lanbide-familiarekin edo aurkitu gehien interesatzen zaizuna bilatzaile librearen bidez.

B) Nola lor ditzakezu?

Bi bidetatik lortzen dira:

Ikastaroa ziurtagiria eskuratzeko urrats bat baino ez bada, Egiaztapen Partzial Metagarria eskatu beharko duzu. Ziurtagiria eskuratzeko modulu guztiak egindakoan, Profesionaltasun-ziurtagiria eskatu ahal izango duzu.

Bi kasuetan, hauxe da prozedura:

C) Egiaztatze-prozesua eta eskabidea

D) Baliokideak al dira Lanbide Heziketarekin?

Profesionaltasun-ziurtagiriak blokeka antolatuta daude, prestakuntza-modulu deritzen bloketan, eta horien bidez kualifikaziorako ibilbide pertsonalizatu bat egituratu daiteke. Hala, Hezkuntza administrazioak aukera du Lanbide Heziketako tituluekin bat datozen gaitasun-unitateak baliozkotzeko. Era horretara, LHko titulu arautu bat lortzea errazten da.

Baliokidetasun eta egiaztagiri horiek Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren bidez arauturik daude (CNCP).

Erne: Profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko Lanbidek zuzenean kudeatzen ez dituen prestakuntza-jardueretan, eta bereziki Online ikastaroetan, begiratu behar da ea emandako prestakuntza zuzenean egiaztagarria den edo Esperientzia Egiaztatzeko Egituran parte hartuz soilik egiazta daitekeen (1224/2009) ED); halakoetan, 2 urtetik gorako esperientzia profesionala egiaztatu beharko du interesdunak, eta egiaztatzeko proba bat gainditu beharko du.