Prestakuntzaren kudeaketa

Prestakuntza ematen duten erakundeek Lanbideren aplikazioaren bidez (LAN-F) egin beharko dituzte prestakuntza-jarduerak kudeatzeko izapide guztiak. Horretarako, Lanbidek laguntza-gida bat jarri du haien eskura.

Ikastaroen kudeaketa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren LAN-F aplikazioaren bidez egingo da; bai erakunde pribatuek eman beharreko programazioko prestakuntza-ekintzena, bai zentro publikoek Hezkuntzarekiko kudeaketa-aginduaren barruan emango dituztenena. Prestakuntza-ekintzak kudeatzeko erreferentzia kasuan kasuko Lanbideren bulegoa izango da.


Jarduera horiek bi modutara eman daitezke: aurrez aurre edo urrutiko prestakuntzaren bidez.

Lan arloko administrazio eskudunek behar bezala egiaztatutako enpresek eta prestakuntza-erakundeek ekimen pribatuko jarduerak (ez dira diruz lagunduak) egin ditzakete lanean edo langabezian dauden pertsonentzat. Jarduera horiek Profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera bideratuak izan daitezke, edo ziurtagiri horietarako prestakuntza jasotzeko funtsezkoak diren gaitasunak lortzera bideratuak.
Bi modutara eman ahal izango dira: aurrez aurre edo urrutiko prestakuntzaren bidez. Jarduerak LAN-F aplikazioaren bidez kudeatuko dira .
Lanbideren Lurralde Bulegoek baimendu eta kudeatuko dituzte jarduera horiek.


Azalpenezko bideo tutoriala: