Prestakuntzarako eta kontrataziorako diru-laguntza

Langabezian dauden gazteen prestakuntzarako eta kontratazioa.

Gazteen Bermerako Sistema Nazionalean alta emanda dauden langabezia-egoeran dauden gazteei baino ez dago zuzenduta.

Diruz lagundu daitezkeen ekintzen tipologiak:

  • Kontratatzeko konpromisoa dakarten prestakuntza-proiektuak
  • Prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratuetan oinarritutako prestakuntza dualeko proiektuak

Onuradunak:

  • Pertsona fisikoak edo juridikoak izan eta forma juridikoa edozein dela ere, prestakuntza jaso duten pertsonak bertan zuzenean kontratatuko dituzten erakundeak edo enpresak. Kanpoan geratzen dira administrazio publikoak eta erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sektore publikoa eratzen duten gainerako erakundeak eta aldi baterako lanen enpresak, langileak lagatzeko enpleguetarako.
  • Prestakuntza pribatuko edo publikoko erakundeak, deialdi hau argitaratu aurretik Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako prestakuntza-erakundeen erregistroan edo enplegurako prestakuntza-erakundeen bestelako erregistro autonomiko batean edo prestakuntza erakundeen Estatuko erregistroan inskribatuta eta/edo egiaztatuta daudenak, diru-laguntzaren helburu diren prestakuntza-ekintzei dagozkien prestakuntza-espezialitateak emateko Eta lan-kontratuak egiteko laguntzetarako.
  • Pertsona fisikoak edo juridikoak izan eta forma juridikoa edozein dela ere, kontratazioak egiten dituzten erakunde edo enpresak, baina kanpoan geratzen dira administrazio publikoak eta erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sektore publikoa eratzen duten gainerako erakundeak eta aldi baterako lanen enpresak, langileak lagatzeko enpleguetarako.

Prestakuntza-ekintzak egiteko laguntzak elektronikoki eskatu ahalko dira, LAN-F aplikazio informatikoaren bidez. Bestalde, lan-kontratuak egiteko laguntzak Euskal Enplegu Zerbitzuaren zerbitzu zentraletan izapidetu ahalko dira, Lanbidek duen edozein enplegu-bulegotan.