Prestakuntza-beharren diagnostikoa

“Enplegurako lanbide-heziketaren arloko prestakuntza-beharrizanen diagnostikoa Euskal Autonomia Erkidegoan: programa daitezkeen espezialitateak” izenburuko dokumentua egin du Lanbidek. Azterlan horren bitartez EAEko lan-merkaturako garrantzi handiena duten prestakuntza-espezialitateak identifikatu dira, eta balorazioa ezarri da EAEko Prestakuntza Espezialitateen Katalogoan daudenen artean.

  • 2011. eta 2016. urteen artean Lanbide-Euskal Zerbitzu Publikoaren deialdi guztietan bereziki langabezian dauden pertsonei zuzenduta egindako prestakuntza-jarduerak.
  • 2011-2016 epean programatutako jardueren laneratze osoaren indizea.
  • Katalogoko prestakuntza-espezialitate bakoitzari dagozkion Lanbideen Estatuko Sailkapeneko (LES) lanbideak.
  • LESeko lanbideei dagozkien 2011-2017 bitarteko kontratazioen zerrenda.
  • Eskualde bakoitzean besteren konturako kontratazio-tasarik handienak izan dituzten jarduera ekonomikoak. Eustat.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko RIS3 lehentasun estrategikoak.
  • Eusko Jaurlaritzako merkataritza, turismo eta garapen ekonomikorako plan estrategikoak.
  • Lanbidek eta SEPEk lan-merkatuaren jokabideari buruz egindako txostenak (afiliazioa, kontratazioa, prospektiba).
  • Eraikuntza Jasangarriaren azpisektoreko espezialitaterik garrantzitsuenak.
  • Eskulan-premiak izan ditzaketen sektoreei eta enpresei buruzko hainbat informazio.
  • Zeharkako prestakuntza-lehentasunak hizkuntzetan, ofimatikan eta IKTetan, eta finantza- eta zuzenbide-ezagutzak.
  • Gizarte agenteen balorazioa
  • Lanbideko tokiko enplegu bulegoen balorazioa Valoración de las oficinas locales de empleo de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo

Hona azterlanaren azken emaitza: lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntzan programa daitezkeen 417 espezialitate daude, eta aurreikusitako eraginaren arabera esleitu zaie puntuazioa, laneratzeari eta EAEko lan-merkatuan lekua izateari dagokienez.