Lanbidek eskainitako prestakuntza

Hauxe ulertzen da prestakuntzako espezialitate esaten denean: eduki, gaitasun profesional eta zehaztasun tekniko batzuen multzoa, zenbait lan-jarduerarekin lotuta daudenak, guztiak ere ekoizpen-prozesuaren fase jakin baten barruan sartuak.

Bi prestakuntzako espezialitate mota daude:

  • Espezialitate egiaztagarriak: katalogoan jasotako prestakuntzako espezialitateei buruzkoak dira, baina profesionaltasun-egiaztagiri bati lotuak daudenak.
  • Inskribatutako espezialitateak: katalogoko prestakuntzako gainerako espezialitateei buruzkoak dira, baina profesionaltasun-egiaztagiriei lotu gabeak.

Espezialitate guztiak Lanbide Espezialitateen Estatuko Katalogoan jasota daude, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean ezarritako 26 lanbide-familietan biltzen dira.

Horrez gain, bada Prestakuntzako espezialitateen euskal katalogo bat ere. Euskal katalogo horrek bere baitan hartzen du estatuko katalogoa, eta prestakuntzako beste espezialitate batzuk eransten dizkio, enpleguaren arloan garrantzi berezia dutenak Euskal Autonomia Erkidegoan.

Dokumentazio osagarria