Irisgarritasun gida

Gidaren hartzaileak dira prestakuntza eskaintzeko izena edo kreditazioa eduki nahi duten Euskadiko prestakuntza-zentroak.

Zertarako?

Gida honek ezartzen ditu enplegurako lanbide-heziketako zentroek/entitateek irisgarritasunaren alorrean bete behar dituzten baldintzak eta gomendioak, desgaitasunen bat duten pertsonak baztertu ez daitezen eta aukera-berdintasuna berma dadin.

Gidaren xedea da prestakuntza-zentroen arduradunei laguntza ematea irisgarritasunaren alorreko arauak betetzeko orduan, eta arduradun horiek sentsibilizatzea.

Nola?

Gidak autoebaluazio-sistema bat dakar, prestakuntza-zentro/entitate bakoitzak jakin dezan zenbateraino betetzen dituen irisgarritasun unibertsalaren betebeharrak.

Horretarako, balorazio bat markatzen du, argi eta garbi aditzera ematen duena zein diren prestakuntza-zentro/entitateak hobetzeko dituen alderdiak eta guneak, betiere oinarritzat hartuta indarrean dauden lege-arauak.

Prestakuntza-zentro/entitate bakoitza autoebaluazioaren bidez izango du dagokion emaitza. Emaitza hori Lanbide ¿ Euskal Enplegu Zerbitzura bidaliko da, emandako datuen gaineko erantzukizunpeko adierazpen batekin batera. Lanbideko teknikariek adierazpen horretako datuak egiazkoak direla baieztatuko dute espezialitateak egiaztatzeko prestakuntza-zentro/entitateetan egiten dituzten ikuskapen bisitetan.

Lau dibertsitate funtzional baloratuko dira (fisikoa, ikustekoa, entzutekoa eta intelektuala), eta emaitzak hauek izan daitezke: berdea(irisgarria), laranja (erabilgarria) edo gorria: (ez-irisgarria).

Zigilu bat emango da dibertsitate funtzionalen balorazioak berdeak:(irisgarria) edo laranjak (erabilgarria) direnean edo bi horien arteko konbinazioak direnean. Zigilu hori izango da prestakuntza-zentroa/entitateak izena edo kreditazioa eman ahal izateko bermea.

Balorazio gorririk: badago dibertsitate funtzionaletakoren batean, ez da zigilua emango.

Prestakuntza zentro/entitateen helburua izango da lau zigilu berdeak lortzea, dibertsitate bakoitzean bat. Zigilu lanjarik: lortuz gero, hutsuneak zuzentzera joko da, inkestan bertan agertzen den araudiari jarraituz, lortu arte lau zigilu berdeak. Geroko batean, Lanbidek prestakuntza zentro/entitateen ranking bat egingo du, kreditazioa/inskripzioa egiteko baldintzen betetze-mailaren arabera.

Ondorioak

Lau dibertsitate funtzionaletako batean balorazio gorririk: edukiz gero, ez da bat ere zigilurik emango eta, beraz, ez da kreditazio edo inskripziorik izango.