Espezialitateen alta

Langabezian dauden pertsonei eskainitako prestakuntzan Estatuko eta EAEko katalogoetan alta emanda dauden espezialitateak baino ezin dira eman.

Hala ere, EAEn enplegurako lanbide heziketa irakasten duten zentroek edo erakundeek aukera dute aipatutako katalogo horietan jasota ez dauden prestakuntza-espezialitate berriak Lanbideri proposatzeko.

Horretarako, prestakuntza-espezialitateak sartzeko eskabidearen prozedura abiarazi behar dute, eta honako dokumentazio hau aurkeztu behar dute telematikoki edo erregistroko bulegoren batean.

Euskal Enplegu Zerbitzuak, proposamena egokia den edo ez aztertu ostean, espezialitate horri alta emango dio euskal katalogoan, eta gero erabakiko du estatuko katalogoan sartzeko tramitazioari buruz