Enpresetarako informazioa

Langileari ez ezik enpresari ere onura dakarkio prestakuntzak, batak zein besteak inbertsioa egiten baitute etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Enpresek prestakuntza-prozesu osoan parte hartu behar dute, beharrak detektatu eta prestakuntza-ekintzak proposatzetik hasi eta ikasleentzako praktiketako hitzarmenak sinatzeraino.

Harremanetarako inprimaki honen bitartez, enpresek Lanbideri jakinarazi ahal diote informazioa jaso nahi dutela profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko praktiketako ikasleen tutoretzarako hitzarmenak sinatze aldera prestakuntza-erakundeekin, edo prestakuntza-espezialitate berrien programazioa proposa dezakete; gainera, mota guztietako iradokizunak egin ditzakete.

Halaber, helarazi diezagukezue, batetik, enpresan langileak aurkitzeko zailtasunak dituzten lan okupaziok, eta bestetik, lanpostu horien prestakuntza beharrak zeintzuk diren. Helburua da informazio hori sartzea lanerako prestakuntzaren esparruan egiten dugun prestakuntza beharren diagnosian.