2018-2020 landunentzako deialdia. Ohiko galderak

Ez, ez da beharrezkoa 35 langile edo gehiago izatea Euskal Autonomia Erkidegoko landunei zuzendutako 2018 - 2020 prestakuntza - eskaintzaren deialdian parte hartzeko. (EHAA, 2018-07-05)

Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek garatzen dituzten prestakuntzako estrategia - ekintzak egiteko laguntza ekonomikoen 2018ko ekitaldiko deialdian parte hartzeko, berriz, bai, 35 langile edo gehiago izan behar dira.  (EHAA,18-06-20)

Bai, prestakuntza - entitateak inskribatuta eta/edo kreditatuta egon behar du aurkezten dituen prestakuntza - ekintza guztietan, espezialitate programagarrikoak zein handik kanpoko dauden %15ekoak izanda ere.

Bai, hala da: portzentaje hori eskatzen diren ekintzen  %15  da; ez ekintzen orduena.

Adibidez: Baldin eta 100 ekintza eskatzen baditut, haietatik gehienez 15ek espezialitate programagarrietatik kanpo egon behar dute.

Modulu ekonomikoa da finantzatu daitekeen gehienezkoa; baliteke ondoren prestakuntza - entitate batek ezin justifikatu gehienezko hori, eta, horrenbestez, kopuru txikiagoa eskatzea moduluan.

Esate  baterako,  prestakuntza - ekintza 10 ordukoa izanez gero, 10 parte hartzailerentzat eta 9 euro/orduko gehienezko moduluaz; guztira, 900 euro izango dira.

Baldin eta entitatea ez bada 900 euro justifikatzeko gauza izango, baizik eta 800 euro, 800 euroko aurrekontua eskatu beharko du.

Prestakuntza - ekintzaren datuak betetzerakoan, informatika - aplikazioan, atal espezifiko bat dago horretarako.

Ez, aukera bakarra dago gaitasun ekonomiko finantzarioa ez justifikatzeko 2013, 2014  eta 2015eko ekitaldietan langabezian eta/edo lanean zeuden pertsonentzako administrazio publikoekiko enplegurako prestakuntzari dagokionez:  baldin eta aurkezten den prestakuntza - planerako eskatutako diru - laguntza 20.000 eurokoa baino txikiagoa bada.

Estatuaren Administrazio Publikoaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, non egiaztatuko baitira zer urtetan eman diren prestakuntza - ekintza horiek prestakuntzari laguntzeko deialdietan, zeinak lehentasunez 2007tik eta 2014a arte  landun izan direnei zuzenduta baitira, prestakuntza - planean aurkezten diren lanbide - edo  eskumen - arlo desberdinetan,  “Espezialitate  programagarriak” katalogoan ezarritako kodifikazioaren arabera.

Ez, onuradunak titularizatutako planetarako baino ez da, lehent asunez langile landunei 2013, 2014 eta 2016ko ekitaldietan zuzendutako eskaintza - deialdien barruan.

Espezialitate programagarriak Prestakuntza Espezialitateen Katalogo Nazionalekoekin bat datoz, bai eta enplegurako bereziki esanguratsuak diren beste batzuekin ere, zeinak Euskal Autonomia Erkidegorako zehazten baitira. 

Ez dira, horrenbestez, Katalogoa osatzen duten guztiak; baina edozein entitate inskribatu eta/edo kreditatu daiteke eskabidea aurkeztu aurretik ez zegoen espezialitateetan, hori egiteko bete beharreko baldintzak betez gero.

Batez ere bi hauek:

  • Lehena: baldin eta entitate bati ez bazaio haren gaitasun ekonomiko finantzario guztia onartzen, haren eskabidea gaitasun horri egokitzeko. Adibidez: Entitate batek 200.000 euroko gaitasuna aurkezten du, eta 20 ekintza,
    10.000 euroko aurrekontuarekin bakoitzerako. Baina 150.000 euroko gaitasuna baino ez zaio onartzen: banaketan hasi aurretik 15 ekintza baino ez zaizkio onartuko, eta beste bostak ukatuko zaizkio (16tik eta 20 bitartekoak, lehentasun gutxienekoak).
  • Bigarrena: baldin eta diru-laguntzak ematerakoan aurrekontu-lerro bakoitzaren mugak gainditzen baditu, eta doiketa egin behar bada. Adibidez: Entitate batek % 60ko muga dauka, bi diru-laguntzeko lerroetan diru-laguntza lortu duelako. Lerro batean gainditzen du % 60 hori, eta, % 60 horri doitzeko, ukatu behar zaio prestakuntza-lerro bat. Lehentasun gutxien duen ekintza ukatuko litzaioke (entitateak berak ezarriko ditu lehentasunak). Gehienezkoa gaindituko balu (1.680.000) eta muga horri doitzeko, prestakuntza-ekintza bat ukatu behar zaio. Lehentasun gutxien duen ekintza ukatuko litzaioke (entitateak berak ezarriko ditu lehentasunak).

Ezer ez: esleipenerako doiketak egiteko ondorioak baino ez ditu.

Administrazio publikoen deialdiak direnez, deialdiaren urteari dagozkio, alde batera utzita noiz gauzatu diren.

Bai  gaitasun  ekonomiko - finantzarioari  dagokionez,  baita  10. artikuluaren balorazio - irizpideei dagokienez ere,  II.etik  XII.erako eranskinak  aurkeztu beharko dira.

Enplegurako prestakuntzarako laguntzetarako deialdia egin ahal izan duten guztiak, 2007tik 2014a arte, baldin eta ez badira Hobetuz-ek kudeatu dituenak, eta bai, ordea, Lanbidek edo Eusko Jaurlaritzak (Hezkuntza eta Enplegu sailak)  argitaratutakoak, lehenengo kasuan 2011z geroztik, eta bigarrenean, berriz, 2007tik eta 2010a arte.

Ez badira Hobetuz-ek kudeatu dituen deialdien onuradunak eta/edo emaileak izan,  Lanbidek  zein  Eusko Jaurlaritzak (Hezkuntza eta Enplegu sailak) argitaratutakoak izanda ere, lehenengo kasuan 2011z geroztik, eta bigarrenean, berriz, 2007tik eta 2010a arte.

Bai, ez badira onuradunak eta/edo emaileak izan, Hobetuz-ek kudeatutako deialdietan, Lanbidek zein Eusko Jaurlaritzak (Hezkuntza eta Enplegu sailak) argitaratutakoak izanda ere, lehenengo kasuan 2011z geroztik, eta bigarrenean, berriz, 2007tik eta 2010a arte.

Entitateak nahi duena eskatu dezake diru - laguntzen lerro bakoitzean.

Ez, entitate interesdunek 10 eguneko epea izango dute jakinarazpenaren hurrengo egunetik kontatzen hasteko LAN - F aplikazio informatikoaren bidez, egokitzat jotzen duten nahi beste alegazio aurkezteko edo haien eskabidean atzera egiteko.

Eskabidean atzera egitea aurkeztutako prestakuntza - plan bakoitzeko da.

Ez, aldi baterako ebazpenaren ostean egokitzat jotzen diren bete alegazio aurkeztu daitezke, edo eskabidean atzera egin daiteke.

Lanbideren Erregistro bat da,  Enplegurako Prestakuntzako Zuzendaritzak kudeatzen duena.

Indarrean dauden arauek azaltzen dutenez, instalazioak norberarenak izan behar dute edo hirugarren entitate pribatu edo publikoen titularrekoak, baldin eta horrek ez badakar berarekin batera azpikontratatzea prestakuntza - jardueraren gauzapena, eta, kasu horretan, dagokion disponibilitate - akordioa edo kontratua aurkeztu behar da.

Prestakuntza - planari.  Deialdi honetan aurreikusitako ekintzetan parte hartzen dutenen %  30 izango dira, gehienez, Lanbide - Euskal  Enplegu  Zerbitzuan enplegu - eskatzaile gisa izena emandako langile langabeak, plan horren barruan  prestakuntzari ekiten dioten pertsona guztiak kontuan hartuta. Zentzu horretan, parte - hartzaileak langabetutzat hartuko dira baldin eta prestakuntza - ekintza hastean egoera horretan badaude.

Zuzeneko kostuak prestakuntza - ekintzaren mailan egiten dira.

Zeharkakoak eta ebaluaziokoak eta kontrolekoak, berriz,  prestakuntza - planaren  mailan.

Kostuak justifikatzeko, zuzenbidean baliagarriak diren froga - dokumentuak edo fakturak aurkeztuko dira, funtsen aplikazio zuzena ziurtatzeko behar den xehetasunarekin eta Hobetuz - ek kostuak justifikatzeko emandako jarraibideekin  bat etorrita.

Ekintza 10  parte - hartzaileentzat onartuko litzateke. Gero 7rekin baino ez bada egiten, ekintza horretarako ezarritako diru - laguntza doitu beharko litzateke.

Adibidea: Eskaera: 10 ordu, 10 parte - hartzaile, 9 euro/orduko = 900 euro.

              Gauzatzea: 10 ordu, 7 parte - hartzaile, 9 euro/orduko = 700 euro.

15 ikasleentzat onartzen bada, eta gero 10rekin egiten bada, 10engatik ordainduko litzateke.

15 ikasleentzat onartzen bada, eta gero 20rekin egiten bada, 15engatik ordainduko litzateke.