Enplegua sustatzeko programak

Lanbidek enplegua sustatzeko lau lerro garatu ditu, enpresen gaur egungo eskakizunei erantzuten dietenak. Enplegua sustatzeko lau programa hauek euskal enpresetara talentu berria eramateko aukera aparta izango dira..

Lehen Aukera programa

Lanbide-heziketako ikasketak, unibertsitatekoak edo profesionaltasun-ziurtagiria duten 30 urtetik beherako gazteei aurreneko lan-esperientzia eskaintzea du helburutzat. Lanbidek laguntzak eskaintzen dizkie enpresei, baldin eta enplegu-sorrera garbia eragiten duten kontratu mugagabeak edo gutxienez 6 hilabete irauten duten praktikaldi-kontratuak sinatzen badituzte:

  • Kontratu mugagabeen kasuan, laguntza 5.200 eurotik 7.600 eurora bitartekoa da, kontratutakopertsonaren titulazioaren arabera. Kopuru horri % 10 gehituko zaio kontratuak emakumeeiegiten bazaizkie eta emakumeak oso gutxi diren lanetan jarduteko bada.
  • Praktikaldi-kontratuak direnean, diru-laguntza 2.800 eurotik 4.500 eurora bitartekoa izango da,kontratatutako pertsonaren titulazioaren arabera. Zenbatekoak % 10ean handitzen dira,kontratuek gutxienez 12 hileko iraupena baldin badute.

Bi modalitateen kasuan, eskabideak aurkezteko epea azaroaren 10ean bukatuko da

Atzerrian lantokiak dituzten euskal enpresek 35 urtetik beherako langabeak praktikaldianjarduteko kontratatzea.

Programa honen bidez sustatu nahi da 35 urtetik beherako pertsonakpraktikaldian jarduteko kontratatzea. Pertsona horiek esperientziarik gabeak izan behar dira edo osoesperientzia gutxikoak lan arloan. Kontratazio horretan, lanaldiaren zati bat, enpresarennazioartekotze-prozesuarekin lotuta dagoena, atzerriko lantokietan lan egiteko izango da. Lan-kontratuak, gutxienez, 12 hilabete iraun beharko du, eta horietako 6 kanpoan emateko izango dira.

  • Lan-kontratu bakoitzeko, diru-laguntzaren zenbatekoa kontratatutako pertsonaren titulazioarenbaitan dago: 13.100 euro, unibertsitate-titulazioaren kasuan; eta 11.800 euro, gainerakotitulazioetarako. Bi kasuetan, soldata eta gizarte segurantza kostuak, emandako diru-laguntzaren kopuruaren bikoitza izango dira gutxienez.

Eskabideak aurkezteko epea urriaren 10ean bukatuko da.

Atzerrian lantokiak dituzten euskal enpresek 35 urtetik gorako langabeak kontratatzea.

Programa honen bidez hobetu nahi dira 35 urteko edo hortik gorako pertsona langileen laneratzeaeta lan-itxaropenak, haien titulazioarekin edo gaitasunarekin zerikusia duten enpleguetan aridirenean, eta enplegu horiek enpresaren nazioartekotze prozesuekin lotuta badaude. Aurrekopuntuan bezala, lan-kontratuak, gutxienez, 12 hilabete iraun beharko du, eta horietako 6 kanpoanemateko izango dira.

  • Lan-kontratu bakoitzeko diru-laguntzaren zenbatekoa adinaren baitan dago: 20.250 euro,kontratatutako pertsonaren adina 35-49 urte bitartean badago; eta 22.500 euro, 50 urte bainogehiago baditu. Bi kasuetan, soldata eta gizarte segurantza kostuak, emandako diru-laguntzarenkopuruaren bikoitza izango dira gutxienez.

Eskabideak aurkezteko epea urriaren 10ean bukatuko da.

Txanda-kontratua.

Laguntzak 30 urtetik beherako langabeak kontratatzeko izango dira. Txanda-kontratu bat sinatuko dute, lanaldi osokoa, hasieratik mugagabea edo mugagabe bihurtzekokonpromisoa duena, txandatutako pertsonak erretiroa hartzen duenean. Langile bat kontratatuzgero, beste kontratu bat gehiago egin beharko zaio 30 urtetik beherako langabeari.

  • Emango diren diru-laguntzak, gehienez, 6.000 eurokoak izango dira, kontratatutako pertsonabakoitzeko.

Eskabideak aurkezteko epea urriaren 20an bukatuko da.