Sartu talentu gaztea zure enpresan. Kontratatu 30 urte baino gutxiagoko pertsona bat, lan munduan esperientziarik ez duena baina Unibertsitateko Heziketa, Heziketa Profesionala edo Profesionaltasun Ziurtagiria duena.
ABANTAILAK
Praktikaldiko lan-kontratuentzat eta lan-kontratu mugagabeentzat dirulaguntzak ematen dira, tituluaren eta kontratu motaren arabera.Izan ere, praktikaldiko lan-kontratu bakoitzeko 4.950€-ra arteko diru-laguntza jaso daiteke, eta lan-kontratu mugagabe bakoitzeko 9.900€-ra artekoa.
Eskabideak egiteko epea amaituko da datorren urriaren 31an.