Txat Zerbitzu berria

Webeko “Nire Lanbidenet” gunean txat berria jarri dugu abian, bertan zure lan-eskaerari, ziurtagiriei, berritzeko datari eta abarri buruzko zalantzak argitu ditzakezu.

Webeko “Nire Lanbidenet” gunean zure datuekin sartzen zarenean  (erabiltzailea eta pasahitza), txata agertuko da automatikoki, orrialdearen beheko aldeko eskuinean.

Txatari hasiera emateko, Txata hasi botoia sakatu behar duzu.

 

Aldiz, txata ez baduzu erabili nahi, minimizatu ikurraren gainean sakatu behar duzu ezkutatu dadin;  eta, nahi duzunean, erabili ahalko duzu gehiago botoiaren gainean sakatu ondoren.

 

 

Kontsulta bukatu eta gero, txata itxi dezakezu irten botoia sakatuta, orrialdearen beheko aldeko eskuinean dagoena.

Aldi berean kontsulta bat baino gehiago egin nahi baduzu, ilararen zenbakia emango dizugu eta horrela jakingo duzu noiz atendituko dugun zure kontsulta.

Hona hemen txataren bidez bezeroa atenditzeko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 19:30era (uztailean eta abuztuan,  astelehenetik ostiralera, 08:30etik 18:00etara).