Tailerrak eta jarduerak

Lanbideren tailer eta jarduera laburren programa, lana bilatzeko oinarrizko tresnen berri izateko (CV, aurkezpen-gutunak, elkarrizketak, lana bilatzeko bideak, urtaroko lana, eta abar) .

TAILERRAK

Enplegua bilatzeko tailerrak dira; bi maila daude:

  • Oinarrizkoa, alfabetatze digitala: helburu nagusia da pertsonak gaitzea ordenagailuaren eta Interneten erabileran , enplegua bilatzeko tresna diren aldetik.
  • Aurreratua, aurrez aurre edo online ematen da, eta helburu du enplegua bilatzeko tresnarik eraginkorrenak ezagutzea. Tailer horietan parte hartu nahi dutenek ordenagailuaren eta Interneten funtzionamenduaren berri izan behar dute.

JARDUERAK

3 orduko iraupeneko ekintzak dira, zeintzuen helburua baita enplegua bilatzeko prozesurako eta garapen profesionalerako beharrezkoak diren ezagutzak, tresnak eta gaitasunak eskaintzea eta praktikan jartzea.

Interesatzen zaizun tailerra edo jarduera aurki dezakezu gure orientazio-atalean, eta lana bilatzeko informazio lagungarri ugari ere bai.

Erabili tailerren eta jardueren bilatzailea, ordutegiaren eta tokiaren arabera gehien interesatzen zaizuna aurkitzeko:

?