Futurelan

Future Lanera, 2030. urtera arte EAEko ekonomia- eta okupazio sektoreen enpleguaren proiekzioak dituen Lanbideren –Euskal Enplegu Zerbitzua– tresnara.

Future Lan funtsezko baliabidea da Euskadiko enpresen langile-eskaerari eta etorkizuneko langile kualifikatuei lotuta gerta daitezkeen bat ez etortzeei buruz, Euskal Autonomia Erkidegoko lan-merkatuan informazio goiztiarra lortzeko , okupazioen eta ekonomia-sektoreen ikuspuntutik.

Bi motatako informazioa du:

  • Informazio kuantitatiboa enpresetako enplegu-eskariaren proiekzioekin, sektore ekonomikoetan eta talde profesionaletan sailkatuta.
  • Informazio kualitatiboa okupazio-joerak eta gaitasun-aldaketei buruz.

Enplegu-proiekzioei dagokienez, informazioak bi denboraldi hartzen ditu: lehenbizikoa 2005. urtetik 2015.era arte, sektore ekonomiko eta okupazioetan izan den eboluzioari buruz, Lan Merkatuaren Zentsuko datuekin; eta, bigarrena, 2016. urtetik 2030.era arte, sektore eta okupazio horietan aurreikusten den eboluzioari buruzko datuekin. Informazio kuantitatibo hori eskuratzeko “sektore” eta “okupazio” estekak erabil daitezke; eta esteka horietan honako hauek agertuko dira

  • Eboluzioaren datuak: benetakoak eta aurreikusitakoak.
  • Enpleguaren banaketa aukeratutako sektore-okupazioaren arabera, eta enpleguaren banaketa aukeratutako okupazio-sektorearen arabera.
  • Langileen gaur egungo eskaintza enpresetan eta aurreikusitako eskariarekin duen aldea (superabita edo defizita).

Informazio kualitatiboa, joerek okupazioetan izango duten eraginari buruz eta gaitasunetan aurreikusten diren aldaketetan joerok izan dezaketen inpaktuari buruz, “okupazioak” orrian agertzen da. Intereseko okupazioa aukeratuz gero, informazioaren honako alderdi hauetara hel daiteke:

  • Europan etorkizunean zer aurreikusten den okupazio horretarako.
  • Eboluzio horrek zein sektoretan eragingo duen gehien.
  • Joerak eta gaitasunen aldaketak, honako multzo hauetan banatuta: erakundeen joerak, joera teknologikoak eta joera ekonomikoak.