Nire Lanbideneten eskainiko zerbitzuak

Webguneko “Nire Lanbidenet” atalean aurkituko duzu enplegua bilatzeko prozesurako behar duzun informazio pertsonalizatu guztia. Sartu barruan; identifikatu zaitez zure IFZ eta pasahitza sartuta, eta, orduan, honako zerbitzu hauek izango dituzu erabilgarri:

  • Nire eskaera. Kontsultatu edo aldatu zure administrazio egoera (alta, baja edo etete-egoera).
  • Eskaera berritu. Berritu zure eskaera, eta kontsultatu hurrena noiz berrituko den.
  • Nire DBE. Kontsultatu prestazioa jasotzen ari diren DSBEren jasotzaileei egindako ordainketak
  • Jakinarazpenak. Lanbideko zerbitzuek (Laneratzea, Prestakuntza, DSBE, eta abar) bidalitako mezu pertsonalizatuak dira. Zenbait jakinarazpenek aukera emango dizu erantzuteko hautagaitza, ikastaro edo orientazioko lantegiei
  • Hautagaitzen egoera. Hautagaitzat zauzkaten enplegu-eskaintzak zein egoeratan dauden ikusteko.
  • Nire ikastaroak. Aurreinskripzioen eta amaituta dauden ikastaroen zerrenda.
  • Aldatu harremanetarako datuak. (Jakinarazpenetarako helbidea, telefono-zenbakia, helbide elektronikoa).
  • Jasotako zerbitzuak. Lanbidek emandako zerbitzuen zerrenda (orientazioa, prestakuntza, eta abar).
  • Ziurtagiriak. Lanbiden izena eman duzula eta DSBEren hartzaile zarela frogatzeko ziurtagiriak eskatzeko.
  • Alertak. Zure interesekoak diren lan-eskaintzak edo prestakuntza-ikastaroen eskaintzak helbide elektronikoan jasotzeko sortutako alertetan mantentze-lanak egiteko.
  • Autoaurkezpena. Testu bat idatzi ahal izango duzu zeure burua aurkezteko, eta testu hori erantsiko da enpresetara bidaltzen den CVan.