Aurkezpena

Lanbidek beste zerbitzu bat jarri du abian. Hemendik aurrera, aukera izango duzu zure burua aurkezteko balioko duen testu bat gehituta CVa pertsonalizatzeko, enpresara bidali aurretik. Izena ematen duzun lan-eskaintza bakoitzeko izango duzu aukera aurkezpen-testu hori egokitzeko.

Nire Lanbidenet/Autoaurkezpena atalean sartu, eta zure aurkezpen-testua idazteko lekua aurkituko duzu. Argia eta zehatza izan behar du aurkezpen-testuak, eta ortografia-akatsik gabea. Lanpostuaren baldintzak zergatik betetzen dituzun azaldu beharko duzu; nabarmendu zer trebetasun, gaitasun eta ezagutza dituzun. Era horretan, hautaketa egingo duenaren arreta hautagai onena bihurtuko zaituzten ezaugarrietara zuzendu dezakezu.

Lan-eskaintza batean izena ematen duzunean, enpresari testua bidaltzea nahi duzun galdetuko dizu sistemak, eta testua sartzeko lekua erakutsiko dizu. Aurretik beteta baduzu, aldatzeko eta izena eman nahi duzun eskaintza zehatz horretara egokitzeko aukera emango dizu.

Lanbidek enpresara bidaliko du zure CVa, zure burua aurkezteko testua hasieran duela, adibide honetan ikus dezakezun bezala: