EURES-en ikusgarritasuna kudeatzea

EURES sare bat  da, xede duena enpleguaren lankidetza eta langileen joan-etorri askea, Europar Batasuneko 28 herrialdeetan eta Suitza, Islandia,  Liechtenstein eta  Norvegian.

Helburuen artean du langileen mugikortasuna eta lana lortzea; eta horretarako lan-zerbitzuak eskaintzen ditu. Halaber,zerbitzu horiek onurak dituzte Europako eskualde mugakideetako   enplegatzaileengan zein  langileengan.

Hori dela eta, zure bilaketa eremuan adierazi baduzu Espainiatik kanpo lan egiteko prest zaudela, Lanbidek erraztuko dizu zure curriculuma EURES-era bidaltzea, betiere horretarako baimena ematen badiguzu.

Nire Lanbidenet-en zure pasahitzen bidez sartzen bazara, Nire eskaera/ Berrikusi atalean, Eures-eko baimenak kudeatu izeneko botoia ikusiko duzu.

Aukera hau erabili ahal izateko, zure eskaeran adierazi behar duzu atzerrian lan egiteko interesa duzula. (Gogoratu zure bilaketa eremua aldatu dezakezula Nire eskaera/ Berrikusi ataletik)

Botoia sakatzean, oharra agertuko zaizu galdetzeko ea baimenik ematen duzun zure datuak EURES atarira bidaltzeko ( tratatzeko eta ikasgai jartzeko)

Baimena emanez gero, zehaztu ahalko duzu zein datu jarri nahi duzun ikusgai zure eskaerarekin batera. Gogoratu nahinoiz  baimen hori ukatu dezakezula orrialde honetatik bertatik.

Baimena emanez gero, zehaztu ahalko duzu zein datu jarri nahi duzun ikusgai zure eskaerarekin batera. Gogoratu nahinoiz  baimen hori ukatu dezakezula orrialde honetatik bertatik.

 

Behin Onartu botoia sakatu eta gero, zure eskaera EURES atarian erregistratuko da