Uztailean 1.741 pertsona geratu dira lanik gabe Euskal Autonomia Erkidegoan

Argitalpen-data: 

Lanbide.

  • “Zenbaketa orokorrean joera beheranzkoa da, nahiz eta langabeziaren beheranzko joera etengabe horrek tarteka halako egoerak izaten dituen”
  • Urteko erreferentzian 7.973 langabe gutxiago daude azken hamabi hilabeteetan
  • Uztailean behera egin du iraupen luzeko langabeziak (687 pertsona gutxiago), eta gora iraupen laburrekoak (2.428 pertsona)

Joan den uztailean Lanbideko bulegoetan 1.741 langabe gehiago zeuden erregistratuta, eta langabeen kopurua, beraz, 113.084koa da eta igoera, termino erlatiboetan, % 1,56koa izan da. Uztaila hilabete aldakorra izaten da. Urteko erreferentzian 7.973 langabe gutxiago daude azken hamabi hilabeteetan. Zenbaketa orokorrean joera beheranzkoa da, nahiz eta langabeziaren beheranzko joera etengabe horrek tarteka halako egoerak izaten dituen.

Uztaileko daturik positiboena da jarraitu egiten duela iraupen luzeko langabeen bilakaera onak. Horrez gainera, gora egin du langabeziako prestazioaren kobrantzak, eta horren arrazoi nagusia da, garai honetan ohikoa den bezala, ikasturtean kotizaziopeko langabezia-prestazioa kobratzeko eskubideak sortu dituzten hezkuntzaren sektoreko langileak langabezia-egoerara igaro izana.

Langabeziaren bilakaerari buruzko datuak ez du islarik izan kontratazioaren bilakaeran. Kontratazioaren bolumenak % 0,87 egin du behera aurreko hilabetearekin alderatuta, baina, aitzitik, % 5,8 egin du gora 2018ko uztailarekin alderatuta. Kontratazio mugagabea zertxobait geldotu egin da iaz izandako bilakaerarekin alderatuta. Urteko lehenengo 7 hilabete hauetan kontratu mugagabeen metatua iazko garai berekoa baino % 5,93 baxuagoa da.

Gizarte Segurantzako afiliazioari dagokionez, behera egin du uztailean, azken bi urteetan bezala. Afiliatu-kopurua egonkortzea edo kopuru horrek zertxobait behera egitea oso positiboki baloratzen da. Iazko uztailean 4.348 afiliazio galdu ziren, eta, hala ere, urteko joera orokorra oso positiboa izan zen. Urteko joera positiboa da, erregistratutako langabeziaren, BJAren eta BAIren azken hiruhilekoetan ikusten den bezala.

2019ko uztailean 37.156 langabek, aurreko hilabetean baino 2.068 gehiagok, kobratu dute langabezia-prestazioren bat. Igoera horren arrazoi nagusia da ikasturtean kotizaziopeko langabezia-prestazioa kobratzeko eskubideak sortu dituzten hezkuntzaren sektoreko langileak langabezia-egoerara igaro izana.

Ekainean bilakaera okerrena izan duten langabeen profila 25 urtetik 44 urtera bitarteko eta zerbitzuen sektoreko gizonezkoarena da. Iraupen luzeko langabetuen bilakaerak ona izaten jarraitzen du. Uztailean behera egin du iraupen luzeko langabeziak (687 pertsona gutxiago), eta gora iraupen laburrekoak (2.428 pertsona).  

Urteko erreferentzian ikusten da nabarmen gutxitu dela iraupen luzeko kolektiboa, % 12,47, hain zuzen ere, eta iraupen laburrekoa, berriz, egonkor mantendu da, zertxobait gora eginda (% +0,28). Iraupen luzeko langabeziaren portaera positibo hori albiste ona da, susperraldi ekonomikoa langabetu kronifikatuenei ere aukerak ematen ari dela adierazten baitu.

Langabeziaren bilakaerari buruzko datuak ez du islarik izan kontratazioaren bilakaeran. Kontratazioaren bolumenak % 0,87 egin du behera aurreko hilabetearekin alderatuta, baina, aitzitik, % 5,8 egin du gora 2018ko uztailarekin alderatuta. Kontratazio mugagabea zertxobait geldotu egin da iaz izandako bilakaerarekin alderatuta. Urteko lehenengo 7 hilabete hauetan kontratu mugagabeen metatua iazko garai berekoa baino % 5,93 baxuagoa da.