Nouvelle Aquitainek eta Euskadik enpleguaren eta gizarte-politiken inguruko ezagutza eta esperientziak trukatu dituzte

Argitalpen-data: 

Lanbide.

  • Beatriz Artolazabalek, gaur, zenbait topaketa izango ditu Bordelen, Jean-Luc Gleysse La Girondeko Departamendu Kontseiluko presidentearekin eta Catherine Veyssy Nouvelle-Aquitaineko presidenteordearekin.

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur, asteazkenean, zenbait topaketa izango ditu Bordelen, Nouvelle Aquitaineko eskualdeko gizarte-arretarako eta enpleguaren sustapenerako zerbitzuetako arduradunekin eta Jean-Luc Gleysse buru duen La Girondeko Departamendu Kontseiluko arduradunekin.

Beatriz Artolazabalek, Marcos Muro, Lide Amilibia eta Borja Belandia sailburuordeekin batera, zenbait topaketa eta bisita izango ditu, gaur, honako hauekin: Catherine Veyssy Nouvelle-Aquitaineko presidenteordea, Martine Jardiné Habitat, Etxebizitza eta Gizarte Garapeneko presidenteordea, Sébastien Saint-Pasteur departamendu-kontseilaria eta Handicap eta Inklusio Batzordeko presidentea, Sandrine Leclercq-Richard, Eric Suzan, Stéphane Berger, Edith Moncoucut, Denise Greslard eta Marc Moulin Euroeskualdeko zuzendari nagusia.

Eskualde atlantiko bietako ordezkariek Mériadeck Enplegu Poloaren agentziaren kudeaketa ezagutu dute –enplegu-eskatzaileak, lan-azterketak eta enpresekiko harremana–, bai eta honako arlo hauetako jarduketak ere: etxebizitza eta gizarte-lana, familia-politikak, jantoki solidarioak, desgaitasuneko eta inklusioko politikak, adinekoak, mendekotasuna, ekonomia solidarioa, gizarte-berrikuntza eta enplegua bilatzen ari diren edo, inklusiorako, integraziorako eta enplegu-eskatzaileak gaitzeko proiektuaren bidez, negozioa sortu nahi duten gazteentzako zerbitzuak.