Lanbidek bulego bakarrean batu ditu Lasarte-Orian eskaintzen dituen zerbitzuak

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Lanbidek gaur egun Lasarte-Oriako bi zentroetan ematen dituen zerbitzu guztiak, maiatzaren 13tik aurrera, Donostia Etorbideko 5. zenbakiko bulegoan batuko dira.

Horrela, orain arte beren izapideak Iñigo de Loiola kaleko Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan egiten zituztenek, aurrerantzean, Donostia Etorbidea kaleko bulego bateratuan egin beharko dute; bertan dago lanbide-heziketako institutua.

Pertsona horiei guztiei, EEZk bidali die, dagoeneko, SMSa, aldaketaren berri emateko.

Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusiaren hitzetan: “bi bulego horiek bateratu dira, baliabide publikoak arrazionalizatzeko eta Lanbidek Lasarteko herritarrei eskaintzen dien arreta hobetzeko ahalegina egiten ari delako”.

Erabiltzaileek ahalik eta arazo-kopuru gutxien izateko, Lanbidek aurreikusi du bulegoen arteko mugimendua mailaz maila egitea. Horrela, Donostia Etorbidea kaleko bulegoa itxita egongo da, maiatzaren 8ko 13:00etatik maiatzaren 13ra arte. Egun horretatik aurrera, bulego horrek ateak ohiko ordutegian irekiko ditu.

Iñigo de Loiola kaleko bulegoak maiatzaren 9ko 13:00ak arte baino ez du emango arreta; orduan itxiko da behin betiko. Bi bulegoak egongo dira itxita maiatzaren 10ean.

Lanbidek Lasarte-Orian duen bulegoak 750 metro koadroko azalera erabilgarria du, eta 26 pertsonak emango dute bertan arreta; horietako hamaika Iñigo de Loiola kaleko  antzinako bulegotik datoz –plantilla guztia–.

Sareko gainerako bulegoak bezala, Lasarte-Oriakoak laneko informaziorako, enplegu-eskarietan izena emateko, prestakuntzarako, DSBEa eta EOPa kudeatzeko eta eskariak berritzeko zerbitzuak, enpresentzako eta lan-bitartekaritzarako zerbitzuak eta SEPE Estatuko enplegu-zerbitzu publikoaren langabeziagatiko prestazioak eskainiko ditu.