Lanbidek enplegua sustatzen laguntzeko 5 ildo onetsi ditu

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Lanbideren Administrazio Kontseiluak, abenduan, 2019an enplegua sortzea sustatzeko bost laguntza-deialdi onetsi ditu 

Lehenak enplegu-zentro berezietako lanbide-jarduerarako laguntza-unitateak finantzatzen ditu. Diziplina anitzeko taldeek enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten langileek izaten dituzten mugak gainditzen laguntzen dute.

Bigarren ildoak ekonomikoki laguntzen du laneratzeko enpresetan lanpostuak sortu eta horiei eusten.

Gazteei zuzenduta dago Lehen Aukera programa; helburu du gazte langabeen kasuan beren titulazioarekin zerikusia duen postu batean prestakuntza-eremutik lan-mundura igarotzeko prozesuak sendotzea. Horretarako, Lanbidek laguntzak eskaintzen dizkie euskal enpresei, lanbide-heziketa edo unibertsitatekoa edo profesionaltasun-ziurtagiria duten 30 urtetik beherakoak kontratatzeagatik.

Laugarren laguntza-deialdia, gazteak itzultzeko laguntzak, beste herrialde edo autonomia-erkidego batean lanean ari diren 35 urtetik beherakoak kontratatzera bideratzen da. Lanbideren euskarri ekonomikoa bikoitza da: batetik, euskal enpresei, kontratatutako pertsonen soldataren zati bat ordainduz; eta, bestetik, gazteei beraiei, joan-etorrietarako gastuak ordaintzeko laguntza baten bidez.

Azkenik, enplegu lagunduaren jarduketak garatzeko laguntzen bidez, desgaitasuna duten eta laneratzeko zailtasun gehien duten pertsonek ohiko lan-merkatuetara duten sarbidea areagotu nahi da.