Lanbidek 15,4 milioi euro bideratu ditu lanbide-orientazioko laguntzetara

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Lanbideren Administrazio Kontseiluak, pasa den abenduaren 26an, bi urterik behingo laguntza-deialdia onetsi zuen (2019-21), Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan kanpo-erakundeek eginiko lanbide-orientazioko ekintza eta zerbitzuak garatzeko.

Deialdiak 15,4 milioi euroko aurrekontua du, eta hiru laguntza-ildo finantzatzera bideratuko dira:

Lanbide-orientazioko zerbitzuen helburua da informazioa ematea, banako egoeraren diagnostikoa egitea, aholkularitza ematea, motibatzea eta lan-trantsizioetan laguntzea. Xede dute erabiltzaileei beren enplegagarritasuna hobetzen eta beren lanbide-karrera sustatzen laguntzea eta beren kontrataziorako bide ematea edo autoenplegura orientatzea.

Lanbidek orientazio-zerbitzu eta -ekintzak bere bulegoetako profesionalen bidez garatzen ditu; profesional horiek hertsiki lankidetzan dihardute erakunde laguntzaileen sare batekin eta, horrela, erabiltzaileen beharrei denbora aldetik egitura eta egonkortasuna bermatuta erantzun diezaiekete.