Kontratu-motei buruzko ohiko galderak

Produkzio-gorabeherengatiko behin-behineko kontratuak sei hilabeteko iraupena du, hamabi hilabeteko epearen barruan, eta, hitzarmena izanez gero, hamabi hilabetera arte luza daiteke, luzapen bakar bat eginda.

Zure galderari dagokionez, kontratuak elkarren segidan egitea dela eta, pertsona batek ezin ditu 24 hilabetetik gora egin enpresa berean, 30 hilabeteko epean, 2 kontratu edo gehiagoren bitartez. Alabaina, zenbaketa horretan ez da kontuan hartzen bitarteko kontratuarekin jardundako aldia.

Egokiena da langileak Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari galdetzea erreleborako zer aukera dituen, bete beharreko baldintzei buruzko informazioa eman diezaioten.

Erretiro partziala hartuko duen pertsonaren kasuan, aldi baterako kontratu berri bat egin behar zaio (540 eredua). Erretiro partziala hartuko duen pertsonaren kontratu berrian (540 eredua) adieraziko den kategoria eta lanpostua erretiro partziala baino lehen zituen berberak izan behar al dute?

Legeak ez du ezer adierazten horri buruz; baina, kontratua aldatzen bada ere, lehengo lanpostuari eusten dio, beraz, egokiena da kategoria eta lanpostu berberak izatea.

? Kontratu berri horretan adierazi beharreko lanaldia eta lansaria murriztutako kopuruak dira, ezta? Hau da, 10 ordu astean eta horien araberako lansaria.

Bai.

? Erreleboaren bidez sartuko den langileari egin ahal izango al zaio ekintzaileei laguntzeko kontratua urtebeteko probaldiarekin?

Bai, ekintzaileei laguntzeko kontratu mugagabea egin daiteke. Kasu horretan erreleboari buruzko eranskin bat ere aurkeztu beharko da.

Lan-kontratu bat egiteko ezinbestekoa da lan-baimena izatea. Zure kontsultari buruzko argibideetarako, Barne Arazoetako Ministerioko Atzerritarren atalera edo haren web-orrira jo dezakezu.