Lehen Aukera

Deialdi honen xedea da titulua edo prestakuntza izanik ere beren tituluarekin lotutako lane¬tan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresek edo beste erakundeek kontratatzeko oinarriak ezartzea eta horretara bideratutako laguntzak arautzea, haien enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa, lanbide-espe¬rientzia lortu eta haien laneratzea sendotzearen bidez.

Deialdi honetan interesatuta dauden pertsonek, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko eskaintza eguneratua izan behar dute. Bertan parte hartzeko, langabezian egon behar dira eta 30 urte baino gutxiago izan behar dute. Hautaketa prozezuan lehentasuna dute, 2017eko uztailaren 27eko ebazpenaren arabera (2017/07/28 EHAAn), Gazteentzako Berme Sistemaren datu basean inskribatuta daudenek (informazio gehiago 060 telefonoan edo info.garantiajuvenil@meyss.es).

 

Interesgarria ondorengo taldeentzako:

2017eko Lehen Aukera programan parte hartzeko prozedura

1 Pausua: Enpresak, programa honen baitan, kontratazio planaren onarpena eskatuko du. Proposatutako lanpostuaren profilaren arabera, enpresari dagokion diru-laguntza onartzen zaio behin egiaztatuta baldintzak betetzen dituela.

2 Pausua: Enpresak, gainditutako lanpostu bakoitzaren profilerako lan-eskaintza bat irekitzea eskatuko du, bai Lanbide bulego baten bidez, bai Erakunde laguntzaile baimendu baten bitartez.

3 Pausua: Lanbiden, langabetu bezala izena emanda dauden eskatzaileak, difusiozko lan- eskaintzan ezarrita dauden baldintzak betetzen badituzte, hautaketa prozesuan parte hartu eta izena eman dezakete. Azkenik, hautatzaile egokiena aukeratuko da, betiere Lanbidek enpresari onartutako baldintzenpean.

Dena den, Lanbideko eskaera eta Kurrikuluma eguneratuta izatea gomendatzen da, baita www.lanbide.eus web-orrian difusioan dauden lan-eskaintzak kontsultatzea.