Lehen Aukera

Deialdi honen xedea da titulua edo prestakuntza izanik ere beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresek edo beste erakundeek kontratatzeko oinarriak ezartzea eta horretara bideratutako laguntzak arautzea, haien enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa, lanbide-esperientzia lortu eta haien laneratzea sendotzearen bidez.

Deialdi honetan interesatuta dauden pertsonek, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko eskaintza eguneratua izan behar dute. Bertan parte hartzeko, langabezian egon behar dira eta 30 urte baino gutxiago izan behar dute. Hautaketa prozesuan lehentasuna izango dute Gazteentzako Berme Sistemaren datu basean inskribatuta daudenek (informazio gehiago 060 telefonoan edo info.garantiajuvenil@meyss.es).

 

Interesgarria ondorengo taldeentzako:

2019ko Lehen Aukera programan parte hartzeko prozedura

1 Pausua: Hautagaia hautatzeko bi aukera:

a) Enpresak zuzenean hautatuta, 2018. urtetik aurrera titulazioa lortzeko kontratatuko den gazteak bere ikasketak egin dituen zentroarekin elkarlanean, behin Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa zentro(et)an prestakuntza epealdia amaitu eta gero hauetako ereduren batean:

    - Prestakuntza duala, prestakuntzaren xedea hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako titulu bat lortzeko denean.
    - Bekak, Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako tituluren bat lortu aurretik enpresan prestakuntza jasotzeko Eusko Jaurlaritzaren programaren baten babesean 2018-2019ko kurtso akademikoan emandakoak.
    - Bekak, Unibertsitate-eremutik lan-eremura igarotzeko trantsizio gisa Eusko Jaurlaritzaren programaren baten babesean 2018-2019ko kurtso akademikoan emandakoak.
Enpresak, kontratuak egin aurretik, kontratatuko den pertsonak ikasketak egin dituen prestakuntza-zentrora joko du, ikastetxeak egiazta dezan 5.1 eta 5.2.a artikuluetan ezarritako baldintzak eta 13.5 artikuluan adierazitako kudeaketaren eta prozesuaren jarraipenaren gainerako xehetasunak betetzen direla

 b) Lanbideren Enplegu Bulegoaren bidez edo baimendutako Erakunde Laguntzaile baten bitartez, a) atalean ez dauden kasuetan, lanpostu-profil bakoitzeko enplegu-eskaintza bat irekitzea eskatuz. Lanbiden izena eman duten enplegu-eskatzaileek, eskaintzan adierazitako baldintzak betetzen badituzte, hautaketa-prozesuan parte hartu ahal izango dute, eta azkenean enpresak hautatutako hautagaiaren kontratazioarekin amaituko da.

2 Pausua: Diru-laguntza eskatzea, behin kontratazioa egin ondoren, programaren premisetan. Egiaztapenak egin ondoren, enpresari dagokion diru-laguntza emango zaio, estalitako lanpostuaren profilean oinarrituta, eta enpresak aukeratutako hautagaiak kontratatuko ditu.

Dena den, Lanbideko eskaera eta Kurrikuluma eguneratuta izatea gomendatzen da, baita www.lanbide.eus web-orrian difusioan dauden lan-eskaintzak kontsultatzea.