Legezko oharra

www.lanbide.euskadi.eus webgunearen bitartez jaso eta tratatzen diren datuen erantzukizuna Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak izango du, eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoan Lanbidek inskribatuta dituen hainbat fitxategitan sartuko dira. Datu horiek kasu bakoitzari dagozkion xedeetarako baino ez dira erabiliko. Inolaz ere ez da haien tratamendua hirugarrenen esku utziko eta ez zaizkie hirugarrenei emango, interesdunaren onespen argi eta zehatzik gabe, salbu eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 6.2 artikuluan eta lege hori garatzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoan.

Era berean, interesdunek datuak kontsultatzeko, deuseztatzeko eta zuzentzeko nahiz datuen aurka egiteko eskubidea izango dute, Datuak Babesteko Lege Organikoak espresuki onartzen dien bezala. Hori egiteko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin harremanetan jarri beharko dute (Lanbideren Zerbitzu Orokorrak, Jose Atxotegi kalea 1, PK 01009 Gasteiz.)