Aurkezpen-gutuna

Zer da?

Curriculumarekin batera bidaltzen den gutuna da. Haren helburua da hautaketa-prozesuaren arduradunari pentsaraztea, lehenengo inpresio horretan, gutunarekin batera bidalitako curriculuma lanpostua betetzeko egokiena izan daitekeela.

Sortu zure aurkezpen-gutuna

Ez dira funtsik edo edukirik gabeko gutunak egin behar. Aitzitik, gutun desberdinak idatzi behar dira lanpostu bakoitzerako eta lan-bilaketako sistema bakoitzerako.

Honako hauek adierazi behar dira gutunaren hasieran:

  • DATU PERTSONALAK (izen-abizenak eta helbide osoa).
  • ENPRESAREN DATUAK (ez badauzkagu datu zehatzak, zuzendu langileriaren departamentuari helbide osoarekin, eskaintzaren erreferentziarekin batera, halakorik izanez gero).
  • DATA (bidaliko dugun eguneko data).

Honako hau adierazi behar duzu bi edo hiru paragrafotan:

      • Lehenengo paragrafoan: zergatik bidali duzun curriculuma, zer lanpostutarako zaren hautagai eta enpresari buruzko zerbait.
      • Bigarren paragrafoan: lanpostuarekin lotutako prestakuntza eta esperientzia azpimarratu behar dira.
      • Hirugarren paragrafoan: azaldu zure helburuak (elkarrizketa bat izatea, etorkizunean hutsik geratzen diren lanpostuetarako kontuan hartzea...).
  • AGURRA: formalismo bat da: "Zure erantzunaren zain...", "Besterik gabe, agur bero bat..." eta halakoak.
  • SINADURA: idatzi orriaren eskuineko aldean.

Gutun-motak

Aurkezpen-gutuna egiteko aholkuak

  • Erabili kalitate oneko papera, folio-tamainakoa edo DIN-A4 tamainakoa, eta idatzi orri bakar batean. Curriculumarekin eta gutun-azalarekin gauza bera.
  • Idatzi folioaren alde bakar batean.
  • Errespetatu marjinak eta desberdindu espazio-tarteekin paragrafoak. Irakurterraza izan behar du.
  • Inoiz ez grapatu gutuna curriculumera.
  • Zaindu ortografia, eta ez egin ortografia-akatsik, zirrimarrarik edo zuzenketarik.
  • Egin ordenagailuz, eskuz egiteko eskatzen ez badizute behintzat.
  • Ez erabili bi letra-tipo baino gehiago.
  • Bidali beti originala, eta egin zuretzako kopia bat, artxibatzeko.
  • Hartzaile jakin bat jartzen baduzu, gutuna helmugara iristeko aukera gehiago dituzu.
  • Saiatu ereduak ez kopiatzen, originaltasuna saritu egiten da.

Estekak