Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza

Titularra: Nestor Arana Arabaolaza

Agintaldia: 2017/01/21 - 2021/01/21

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzari honako eginkizun hauek betetzea dagokio:

  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren giza-baliabideak administratzea eta kudeatzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10.3 artikuluko eskumenen arabera.
  • Langileen prestakuntza- eta hobekuntza-planak lantzea; nolanahi ere, horrek ez du esan nahi Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak horretarako eskumenik izango ez dutenik.
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zerbitzura lanean dihardutenen euskalduntze– eta normalizazio-prozesua sustatzea, baita euskararen erabilera bultzatzea ere, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen gidalerroei jarraiki, eta, betiere, erakunde horrek duen eskumenari kalterik eragin gabe.
  • Erakundearen Segurtasun eta Osasun Unitatearen jarduerak zuzentzea, Prebentzio Zerbitzuari dagozkion eskuduntzak aparte utzi gabe.
  • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan indarrean dauden planetan eta arauetan aurreikusitako neurriak gauza daitezen sustatzea.
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aurrekontuaren jarraipena eta kontrola egitea, baita erakunde autonomoari esleitzen zaizkion baliabideak –Europako Gizarte Funtsetik datozenak– administratzeko beharrezko jarduerak ere.
  • Kudeaketa ekonomikoa egitea, eta erakunde autonomoaren kanpoko organoen aurrean aurrekontua gauzatzeko fase guztiak bideratzea.
  • Erakunde autonomoko bulegoen barne-erregimena zaindu eta babestea, baita erakundeari atxikitako ondarea eta bere ekipamendua administratu eta iraunaraztea ere.
  • Erakunde autonomoaren kontratazio-espedienteen administrazio-izapideak.
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak behar dituen informazio- eta komunikazio-sistemak antolatu eta kudeatzea, informatika-ekipo eta -programen mantentzea egitea, eta erakunde autonomoak behar dituen datu-baseak, sareak eta sistema eragileak kudeatzea.
  • Erakundearen Aholkularitza Juridikoa.
  • Enpleguari eta langabeziari lotutako zehapen-espedienteak bideratzea, legeria espezifikoan ezarritako moduan.
  • Prozesu-hobekuntzako, etengabeko prestakuntzako eta ebaluazioko kudeaketa-planak ezarri eta garatzea, aurrez erakundearen Administrazio Kontseiluak onartu ondoren.
  • Informazioko eta proiektu-garapeneko sistema bat ezarri eta kudeatzea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Europako programen berri izateko eta horietan parte hartzeko, eta jardunbide egokiak detektatzeko.
  • Zuzendaritza Nagusiak esleitzen dizkion antzeko beste eginkizun guztiak garatzea.