Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Titularra: Marta Etxebarria Ubis

Agintaldia: 2017/03/10 - 2021/03/10

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lanbidea Aktibatzeko Zuzendaritzari dagokio, erakunde autonomoak ondoren adierazten diren gaietan kudeatu behar dituen programen espedienteak izapidetu eta prozesuak kudeatu, planifikatu, diseinatu eta horiei euskarria ematea:

  • Enplegu-sustapena
  • Laneratzea
  • Lan-merkatuko bitartekaritza (Eures Sareari lotutako jarduerak eta enplegu-agentzien administrazio-kontrola barne)
  • Orientazioa
  • Enpresei zerbitzua ematea
  • Ekintzailetza

Era berean, honako eginkizun hauek betetzea dagokio Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzari:

  • EAEn laneratzea aktibatzearen arloan beren jarduera garatzen duten gainerako organismoekin koordinatzea eta lankidetzan jardutea.
  • Gizarteratze-enpresen erregistroa zuzentzea eta kudeatzea.
  • Gizarteratze aktiborako hitzarmenaren proposamena egitea, hitzarmena sinatu aurretik haren edukia negoziatzea, bertan jasotako ekintzak koordinatzea eta bere aplikazioaren jarraipena egitea.
  • Enpleguaren arloko betebeharrak, zehazki, jarraian adierazten diren kontzeptuen ondorioz sortutakoak, betetzen direla egiaztatzea: langabezia-prestazio eta -subsidioa, diru-sarrerak bermatzeko errenta edo beste edozein prestazio, subsidio edo laguntza.
  • Zuzendaritza Nagusiak esleitzen dizkion antzeko eginkizun guztiak garatzea.