Informazio korporatiboa

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua da, eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari adskribatuta dago.

Hasiera batean, zuzenbide pribatuko ente publiko gira eratu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 2/2009 Legearen bigarren xedapen gehigarriaren bitartez.

Azaroaren 5eko 1441/2010 Errege Dekretuak jasotzen duen Transferentzien Batzorde Mistoaren erabaki baten arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio lanaren, enpleguaren eta enplegurako lanbide-heziketaren esparruan Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak burutzen dituen lan-arloko legeria betearazteko eginkizunak eta zerbitzuak.

Geroago, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari buruzko urriaren 13ko 3/2011 Legearen bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua administrazio-erakunde autonomo gisa sortzeari ekin zaio, betiere Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 7.3 artikuluan ezarritakoa betez.

Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legea aldatzen duen azaroaren 24ko 4/2011 Legeak aldaketa bat dakar kudeaketa-eredura: Eusko Jaurlaritzak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez, eskumenak eskuratuko ditu zuzenbidezko prestazio ekonomikoak, hau da, diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzako prestazio osagarria, tramitatzeko eta ebazteko; eskumenak, baita ere, gizarteratze-hitzarmenak egiteko, proposatzeko, negoziatzeko, harpidetzeko eta horien jarraipena egiteko.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren helburua da enplegu egonkor eta kalitatezkorako eskubidearen garapen osoari laguntzea, eta langileen enplegagarritasuna bermatzen lagunduko duen lan-merkatuaren garapenaren alde lan egitea, eta enpresaren eskakizunei egokitutako langileen beharrizanak asetzea, bai eta gizartearen eta lurraldearen kohesioari laguntzea, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen eremuan esleitzen zaizkion enplegu-politikak kudeatuz eta lan-arloko legeria egikarituz.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren jardunbideak irizpide zehatz batzuk beteko ditu, hala nola gardentasuna, aukera-berdintasuna eta bere ekintzetan inor ez diskriminatzea; beste politika publikoekin koherentzia eta arrazionalizazioa bilatuko ditu beti, eta bere funtzionamenduan efikazia eta eraginkortasuna etengabe lortzen saiatuko da; tokian tokiko errealitatera egokituko da; bere zerbitzuetan kalitatea eta arreta pertsonalizatua eskainiko ditu; bere funtzio publikoak doakoak izango dira, eta etengabeko elkarrizketa izango du gizarte-eragileekin.

Era berean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren xedea bere zerbitzuen erabiltzaileak artatzeko sistema modernizatzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak sartzea da.

  • Enplegu-programak eta enplegurako prestakuntza-programak kudeatzea, bai eta autoenplegua sustatzeko eta enpresak sortzekoak ere, eta, halaber, espiritu eta jarduera ekintzaileak eta enpresetarako zerbitzuak sustatzea helburu duten programak.
  • Lan-bitartekotza kudeatzea eta enpleguaren eskatzaileen erregistroa eramatea, eta lan-kontratuen, euren luzapenen, bukaeren eta eginkizun lotuen komunikazioa jasotzea.
  • Orientazio profesionalerako zerbitzu pertsonalizatua ematea.
  • Enplegua sortzen duten tokiko ekimenei laguntzeko programak diseinatzea, enplegurako tokiko itunen garapena bultzatuz tokiko erakundeekin lankidetzan.
  • Europar Batasunaren Eures Sareari (Europako Enplegu Zerbitzuak) dagozkion eginkizunak betearaztea.
  • Lan-merkatuaren beharrizanen, okupazio-profilen eboluzioaren, lanbide-eskakizunen eta lan-orientazioaren prospekzio eta informazio arloan betearazteko eginkizun guztiak betetzea.
  • Ekonomia sozialeko programak ezartzea enplegu egonkorra sortzeko.
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan diharduten enplegu-agentziei buruzko gainerako eskumenak baimentzea eta betearaztea.

 

LEHENDAKARIA

Angel Toña Guenaga jauna. Erakundearen ordezkaria da.

Funtzioak:

  • Administrazio Kontseiluaren bilkurak —ohikoak eta bereziak— iragartzea eta bertan mahaiburu izatea; bertako eztabaidak zuzentzea, gai jakinei buruz informatzeko beste pertsona batzuk bertara daitezen baimentzea eta, oro har, bilerak egoki garatzeko behar diren ahalmenak baliatzea.
  • Aktak eta erabakien egiaztagiriak ontzat ematea.
  • Administrazio Kontseiluaren lehendakaria den aldetik dagozkion bestelako eginkizun guztiak betetzea.
  • Erakundearen eginkizunen arabera adosten diren lankidetza-hitzarmenak izenpetzea, erakundearen izenean.
  • Administrazio Kontseiluak eskuordetzen dizkion bestelako eginkizunak.

ADMINISTRAZIO KONTSEILUA


Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren gobernu-organo gorena da, hamabost kide ditu, eta hiru aldekoa, paritarioa eta erabakigarria da.

Presidentea: Angel Toña Guenaga jauna, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua
Presidenteordea: Ricardo Barkala Zumeldu jauna, Laneko sailburuordea
Idazkaria: Adolfo Alustiza Fernández jauna, Lanbideko zuzendari nagusia

11 kide:

Jaurlaritzaren ordezkariak::

  • Alfredo Ispizua Zuazua jauna.
  • Ordezkoa: Jorge Arevalo Turrillas jauna; Ramón Martínez de Murgia jauna; Amaia Arteaga Dañobeitia andrea


Confebask-Euskal Enpresarien Konfederakuntzak izendatuak:

  • José Miguel Ayerza Mendiburu jauna
  • Francisco Javier Aspiazu Lasuen jauna
  • Juan Ugarte Aguirrezabal jauna
  • Jon Bilbao Saralegui jauna
  • D. Eduardo Arechaga Cilleruelo jauna
  • Ordezkoak: Nerez Zamacola Garate andrea; Gonzalo Salcedo Bilbao jauna; Yoana Arambalza Zalbidea andrea; Asier Aloria Sánchez jauna; Carlos Pereda Martínez de Musitu jauna


Ordezkaritzarik handiena duten sindikatu-erakunde eta -konfederazioek izendatuak:

I. Euzko Langilleen Alkartasuna (ELA-STV)

  • Mikel Noval Fernández jauna
  • Ioseba Villareal Olaizola jauna
  • Ordezkoak: Janire Landaluze Pérez andrea, Julene Gabiola Amallobieta andrea


II.- Euskadiko Langile Komisioen Konfederazio Sindikala (CCOO)

  • Dolores García García andrea
  • Ordezkoa: Goio Martín Benito jauna


III. Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB)

  • Oihan Ostolaza Arruabarrena jauna
  • Ordezkoa: Rafael Izquierdo Sánchez jauna


IV. Langileen Batasun Orokorra (UGT)

  • Raúl Arza Vélez jauna
  • Ordezkoa: Arantza Niño Núñez andrea

Funtzioak:

  • Erakundearen aurrekontu-aurreproiektua, kontuak eta urteko memoria onartzea.
  • Erakundearen plan orokorrak eta jarduera-programak onartzea.
  • Enplegu Plana diseinatu, onartu, jarraipena egin eta ebaluatzea.
  • Enplegurako Prestakuntza Plana diseinatu, onartu, jarraipena egin eta ebaluatzea.
  • Erakunde publiko eta pribatu, unibertsitate, enpresa edo partikularrekiko lankidetza-hitzarmenak onartzea enplegu eta prestakuntza arloan.
  • Enplegu eta prestakuntza arloko laguntza-deialdiak egitea.
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren jarduteko irizpideak prestatzea.
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren kudeaketa kontrolatu eta ebaluatzea, eta, horretarako, bere helburuak hobeto betetzeko beharrezko iritzitako neurriak proposatzea.
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko Erregelamenduaren onarpena proposatzea.
  • Gai jakinetarako batzorde teknikoak edo lan-taldeak era daitezen onartzea, eta haien osaketa eta zereginak erabakitzea.
  • Zuzendaritza-karguen izendapenaren eta kargu-uzteen berri ematea.
  • Erakundearen interes bereziak gobernatu eta administratzeko bestelako ahalmenak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko beste organo bati berariaz eman ez zaizkionean.
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuetan ezartzen direnak.


ZUZENDARITZA NAGUSIA

Adolfo Alustiza Fernández jauna

Funtzioak:

    • Erakundearen aurrekontuaren aurreproiektua landu eta Administrazio Kontseiluari proposamea egitea.
    • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua zuzentzea eta Administrazio Kontseiluaren erabakiak betearaztea.
    • Kontseiluari proposatzea erakundearen funtzioak egokiro garatzeko behar diren hitzarmenak.
    • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari berari dagozkion gaiei buruzko kontratuak izenpetzea, eta herri-administrazioen kontratuei buruzko legeriak kontratazio-organoei esleitzen dizkien eskumen eta ahalmenak baliatzea.
    • Ente publikoaren helburuak betetzea aldera, haren zerbitzuak zuzendu eta gainbegiratzea, eta langileen zuzendaritzan jardutea.
    • Gastuak eta ordainketak agintzea, betiere estatutuen arabera Administrazio Kontseiluak aldez aurretik eman beharreko kasuetan baimena jaso ondoren.
    • Erakundearen ekintzen urteko memoria egitea, baita Administrazio Kontseiluak agindu diezaiokeen beste edozein txosten ere.
    • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren estatutuek agintzen dioten edo Administrazio Kontseiluak eskuordetzen dion beste edozein funtzio.


ANTOLAKETARAKO EGITURA

Honako hauek daude Zuzendaritza Nagusiaren mendetasun organiko eta funtzionalaren azpian:

Hiru zuzendaritza:

        • Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza. Nestor Arana Arabaolaza jauna
        • Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza. Gotzone Sagardui Goikoetxea andrea
        • Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Zuzendaritza. Juan Ibarretxe Karetxe jauna

Lanbidek, gainera, 42 bulego ditu gaur egun, EAEko lurraldean banatuta. Bulego horietan zerbitzu ematen du zuzenean, telefonoz edo Interneten bidez. Jarduera osatzeko, erakunde eta eragile laguntzaile adituek osatutako sare zabal bat dago.

Lanbidek, horretaz gainera, telefono bidezko call-center zerbitzu bat eskaintzen du (945 160 600 eta 630 305 452) eta web bidezko arreta www.lanbide.euskadi.eus gunean.