Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Zuzendaritza

Titularra: Jon Uriarte Unzulu

Agintaldia: 2017/01/21 - 2021/01/21

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Zuzendaritzari dagokio, erakunde  autonomoak ondoren adierazten diren gaietan kudeatu behar dituen programen espedienteak izapidetu eta prozesuak kudeatu, planifikatu, diseinatu eta horiei euskarria ematea:

  • Enplegurako prestakuntza (eskaintza).
  • Enplegurako prestakuntza (eskaria).
  • Prestakuntzaren babesa, laguntza eta ekintza osagarriak.
  • EAEn enplegurako prestakuntzaren alorrean beren jarduera garatzen duten gainerako organismoekin koordinatzea eta lankidetzan jardutea, eta bereziki Hobetuz-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioarekin.
  • Enplegu- eta prestakuntza-jardun mistoak.

Era berean, honako eginkizun hauek betetzea dagokio Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Zuzendaritzari:

  • Prestakuntza-zentroen inskripzio, homologazio eta ebaluaziorako beharrezkoak diren jarduerak garatzea.
  • Profesionaltasun-ziurtagiriak luzatu eta erregistratzeko beharrezkoak diren jarduerak burutzea, hezkuntza-administrazioak lanbide-errekerimenduen eta lanbide-gaitasunen ziurtapenaren arloan garatutako ekimenekin behar bezala koordinatuko direla ziurtatuz.
  • Diru-sarrerak bermatzeko errenta (edozein modalitatetan) eta etxebizitzako prestazio osagarria onartzeari, ukatzeari, berrikusteari, aldatzeari, eteteari eta azkentzeari buruzko espedienteak bideratzea.
  • Diru-sarrerak bermatzeko errentaren (edozein modalitatetan) eta etxebizitzako prestazio osagarriaren titular eta onuradun direnei etengabeko segimendua egitea eta horien kontrol bat egitea.
  • Diru-sarreren berme eta gizarteratzearen arloko zehapen-espedienteei hasiera eman eta horiek bideratzea.
  • Zuzendaritza Nagusiak esleitzen dizkion antzeko eginkizun guztiak gauzatzea.